Gaur, abenduak 23, Tolosaldea?

Ataria 2022ko abe. 23a, 05:59

Haur antzerkia, Olentzero eta Mari Domingi, kontzertua, ekitaldi politikoa eta gehiago gaurko eskualdeko agendan.

Ostirala, abenduak 23

 

 

Egun berezia eskolan

Berastegi

J. A. Muñagorri eskolaren egun berezia.  Goizean zehar, ekintza bereziak egingo dituzte. Ondoren, hamaiketakoa egingo dute Guraso elkartearen eskutik. Amaitzeko, Olentzero eta Mari Domingi bisitan etorriko dira.


 

Topagunea

Gazte Topagunea, Tolosa

Txalaparta tailerra eta txokolate beroa.


17:30

Gabonak Asteasun

Kultur etxea, Asteasu

Gabonetako apaingarrien tailerra.


18:00

Haur antzerkia

Gurea antzokia, Amasa-Villabona

'Tartalo, gaztaren sekretua' Logela production multimedia. Euskaraz. 55 minutu. 3-8 urte bitarteko haurrei zuzendurik. Sarrera: 6 euro.


18:30

Antzerkia

Mikelasagasti auditorioa, Anoeta

'3 kortse, azukre asko eta brandy gehiegi'. Sarreak auditorioan ordu erdi lehenago: 5 euro.


18:30

Olentzero eta Mari Domingi

Ugarteko frontoia, Amezketa

Olentzero eta Mari Domingiri ongi etorria egingo zaie, Ugarteko frontoian.


18:30

Eguberrietako kontzertua

Eliza, Irura

Onintza abesbatzaren Eguberrietako kontzertua. 


19:00

Aurkezpena

Berdura plaza, Amasa-Villabona

Beatriz Unzue Esnaola EH Bilduko alkategaiaren aurkezpen ekitaldia.


19:00

Aurkezpen emanaldia

Plazako aterpea, Ibarra

Loatzo musika eskolako bandaren aurkezpen emanaldia.


19:00

Sari banaketa

Fagus Alkiza interpretazio zentroa, Alkiza

Sormen Kabia Bekaren irabazleen lanak aurkeztuko dituzte. Unai Sorarrainek egindako ikus-entzunezkoei esker ezagutzera emango dute beka irabazi dutenek herrian egin duten lana. Mirari Errondosoro eta Laia Varela sortzaileak bertan izango dira.


19:00

Txapelketa

Udal pilotalekua, Amasa-Villabona

X. Antton Pebet Memoriala 2022, finala 19:00. Eskuz binaka neskak elite mailan. Lagunartekoa. Larrate-Arrillaga eta Arrizabalaga-Mendizabal. Ondoren. Finala. Espinal-Garmendia eta Azketa-Bercera.


20:00

Ikuskizuna

Leidor antzokia, Tolosa

Demode Quartet-en 'Kutsidazu bidea, Ixabel' ikuskizuna. 15 euro.


20:00

Txapelketa

Herrikide San Blas, Tolosa

Herrikide vs Ttakun. Gipuzkoako Kopako finalerdia.


20:15

IV Kantik Zikloko kontzertua

San Frantzisko eliza, Tolosa

Hodeiertz abesbatzaren Gabonetako kontzertua, Arimaz orkestrarekin ariko dira eta bakarlaria Jon Etxabe Arzuaga izango da.


20:30

Okupazio eguna

Bonberenea, Tolosa

Bonberenearen urteurrena dela eta, Okupazio Eguna ospatuko dute. 20:30. Afaria. 22:00. Atila y los unos taldearen kontzertua izango da. 23:59. Eguna bukatzeko su artifizialak izango dira.


21:00

35. urteurrena

Alegiako Gaztetxea, Alegia

Zinea. 'Urte berri on, amona!'.

 

 

Erakusketa

Udaletxeko pleno aretoa, Berrobi

San Agustin jaietako argazki erakusketa, udaletxean, abendua bitarte.

 

 

Erakusketa. 'Jordi Bertran, txotxongilolariaren 45 urte'

Topic, Tolosa

Aldizkako erakusketa 'Titireszena'-ren barruan. 'Jordi Bertran, txtongilolariaren 45 urte'.

 

 

Erakusketa. 'Ilustrazio pasealeku eta zumardiak Euskal Herrian'

Idiakez jauregia, Tolosa

'Ilustrazio pasealeku eta zumardiak Euskal Herrian' erakusketa.


10:00

20:00

Erakusketa. 'Korapiloak askatu: elkartasun hariak Palestinara'

Atxulondo kultur etxeko areto nagusia, Zizurkil

'Korapiloak askatu: elkartasun hariak Palestinara'. 10:00-13:00 eta 16:00-20:00 bitarteko ordutegian.


10:30

12:30

Gabonsarien banaketa

Tolosa

Gabonetako gabonsarien banaketa, Harizpe jubilatu elkartean. Bazkide txartela eskatuko da.


17:30

20:30

Erakusketa. 'Afrikako emakumeak, inspiratzen duten emakumeak'

Aranburu jauregia, Tolosa

Emakume nigeriarren Divina elkartearen eskutik erakusketa: ‘Afrikako emakumeak, inspiratzen duten emakumeak’.

 

17:30

20:30

Erakusketa. 'Mundu naturala'

Aranburu jauregia, Tolosa

Juan Sagastizabalen 'Mundu naturala' erakusketa. 2006 eta 2022 urteen artean egindako margolanak biltzen ditu. Mikrokosmos baten irudiak dira, mundu natural baten berregite piktorikoa, non lurra, ura, harriak, landaretza, loreak eta zomorroak istorio txikiak kontatzen dituzten.

 

10:00

19:30

Merkatu Txikia

Tolosako kultur etxea, Tolosa

Merkatu Txikia. 10:00-13:00 eta 16:30-19:30. Laskorain ikastolak antolatuta.

 

 

Arte azoka

3 taberna, Tolosa

Miren Gonzalez Goikoetxea, Alberto Letamendi Ramirez, Carmen eta Silvia Mateo Orus, Lanberto Perurena Lazkano, Idoia Elosegi Urteaga, Pili Aguado Sierra, Oihana Ugarte Iriarte, Arantza Munita Irisarri, Naiara Delgado Perez, Ibon Barandiaran Uribe, Miren Atxaga Arnedo eta Txitxi Orbegozo Rezola.


 

Barrakak

Errebote plaza, Amasa-Villabona

Lau atrakzio ezarriko dira: autotxokeak, zaldiko-maldikoak, ohe elastikoak eta puzgarria. 

 

17:30

17:30

Tailerra

Tolosa

'Nik erabaki nola!' tailerra 13-18 urte bitarteko neskei zuzendurik. Interkulturalitatea eta parekidetasuna landuko dira.  Izena emateko: 640 60 66 19 edo jatorkin@gamil.com 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!