Bizilagunak elkartzen hasi dira Alde Zaharraren eta Zumarditxikiaren inguruan ekintza zehatzak adosteko

Ataria 2022ko abenduaren 21a

Joan den astean 120 bizilagunetik gora elkartu ziren apaiz etxean, udalaren proiektuarekin kezkatuta. Hainbat puntu adostu zituzten, tartean balkoietan tela edo plastiko gorriak jartzea.

Alde Zaharraren inguruan hitz egiteko elkartu ziren bizilagunak, «baina bereziki, udal taldeak Zumarditxikiko aparkalekuentzat emandako irtenbidearen aurrean jarrerak adosteko». Ekintza zehatzak egitea erabaki zuten euren kezka eta desadostasuna agertzeko. 

  1. Idatziz, udal taldearekin bilera eskatzea euren postura eta kezkak azaltzeko.
  2. Desadostasuna eta kezka horiek azaltzeko, etxeetako balkoietan tela edo plastiko gorriak jartzea. Hauetan mezu desberdinak jarriko dituzte: 'Zaindu Alde Zaharra', 'Alde Zaharra bizirik nahi dugu', 'Babestu Alde Zaharra', 'Kezkaturik gaude gure etxeen etorkizunarekin'...
  3. Alde Zaharreko diagnostiko zehatzagoa egiteko, bizilagunei deialdia egitea, kezka, iradokizun eta proposamenak posta elektroniko honetara bidaltzeko: tolosakoaldezaharra@gmail.com.

Bertan bildutakoek, «Alde Zahar hobeago baten alde» lan egiteko gogoa azaldu zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!