Peña II.ak bere hirugarren garaipena lortu du

Ataria 2022ko abenduaren 19a

Asteburuan jokatu dituzte binakako txapelketetako laugarren jardunaldiko partidak.

Binakako Pilota Txapelketaren laugarren jardunaldian Jon Ander Peña tolosarrak bere hirugarren puntua eskuratu du, Mariezkurrena II.arekin batera, 12-22 irabaziz Ezkurdia eta Martijari. Jardunaldi horretan, eskualdeko pilotarien arteko partida jokatu zen aurreko astean, eta Erik Jaka lizartzarrak bere lehen puntua lortu ahal izan zuen. Arangurenekin batera 22-12 irabazi zioten Jokin Altuna amezketarrari eta Xabier Tolosa anoetarrari. Azken hauek bi garaipenekin geratu dira. 

Promozio mailan, Martxel Iztueta tolosarrak ez zuen irabazi bere partida. Alberdirekin batera 17-22 galdu zuten Zabala eta Gaskueren aurka. Iker Elizegi asteasuarrak ez zuen jokatu jardunaldi horretan, eta bere ordez Salaverri II.ak jokatu zuen; Zubizarreta III.arekin batera 22-14 galdu zuten Dario eta Bikuñaren aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!