Gaur, abenduak 20, Tolosaldean zer?

Ataria 2022ko abe. 20a, 05:59

Hitzaldia, Loatzoren emanaldia, ipuin kontalaria, tertulia eta gehiago gaurko eskualdeko agendan.

Asteartea, abenduak 20

 

 

Beti Ikasten

Topic, Tolosa

Gurutz Linazasoro. 'El sueño y los sueños'.


17:00

XXVI. Olentzerotan jakin-minez

Liburutegia, Altzo

Jolas molaz. Mahai jolasen tailerra, Txatxilipurdi elkartearen eskutik. 3-12 urte bitarteko haurrei eta hauen familiei zuzendurik. Atera berri diren eta euskarazkoak diren mahai jolasak nolakoak diren, nola jolasten den eta gustuko duten edo ez jakiteko aukera eskaintzen du tailer honek. jolas kooperatiboak nahiz konpetitiboak ezagutu eta probatu ahal izango dira.


17:30

Hitzaldia

Kultur etxea, Amezketa

'Ongizate emozionala eta autozainketa' hitzaldia, ongizate emozionalean eta coach pertsonalean aditua den Saioa Garmendiaren eskutik.


18:00

Gaztezulo

Gaztezulo, Zizurkil

Heziketa digitala hitzaldia, gurasoei zuzendua. Gabonetan gazteei smartphone bat, tableta bat edo bideo-jolasak oparitu aurretik pentsatzeko tartetxo bat hartzea komeni: irizpideak, gomendatutako adinak eta arrazoiak, guraso kontrolak, etxean hitz egin beharreko gaiak eta mundu digitaletan prebentzioa lantzeko irizpideak.


18:00

Emanaldia

Gurea antzokia, Amasa-Villabona

Loatzo musika eskolaren Eguberrietako emanaldia. Sarrera doan.


18:00

Irakurketa Kluba Gaztelaniaz

Tolosa

Irakurketa kluba gaztelaniaz, Monica Leiva dinamizatzailearekin. 'Republica luminosa' Andres Barba. 


18:00

Ipuin kontaketa

Liburutegia, Anoeta

Ipuin kontaketa Lur Kortarekin (3-5 urte bitartekoentzat).


18:00

Tertulia literarioa

Plazida Otaño Liburutegia, Zizurkil

Tertulia literarioa, Oihana Iguaranek gidatuta. 'Emakume bat' liburua aztertuko dute.


20:00

Kontzertua

Andre Maria parrokia, Tolosa

Organo eta biolontxelo kontzertua. Victor Perea Garcia organo jotzailearekin eta Luis Alejandro Castillo biolontxelo jotzailearekin.

 

 

Erakusketa

Udaletxeko pleno aretoa, Berrobi

San Agustin jaietako argazki erakusketa, udaletxean, abendua bitarte.

 

 

Erakusketa. 'Jordi Bertran, txotxongilolariaren 45 urte'

Topic, Tolosa

Aldizkako erakusketa 'Titireszena'-ren barruan. 'Jordi Bertran, txtongilolariaren 45 urte'.

 

 

Erakusketa. 'Ilustrazio pasealeku eta zumardiak Euskal Herrian'

Idiakez jauregia, Tolosa

'Ilustrazio pasealeku eta zumardiak Euskal Herrian' erakusketa.


08:00

17:00

Janari bilketa

Eskolako idazkaritza, Tolosa

Herrikide ikastetxearen eta Kirikiño aisialdi taldearen Eguberrietako lata kanpaina. Abegi, Caritas eta Gurutze Gorria laguntzeko. Eskolako idazkaritzetan egongo da janaria emateko aukera.. 


09:00

11:00

Kz Gunea. Oinarrizko formakuntza

KzGunea, Rondilla, 34, Tolosa

'Smatphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi' ikastaroa, 14 orduz, gaztelaniaz.


10:00

20:00

Erakusketa. 'Korapiloak askatu: elkartasun hariak Palestinara'

Atxulondo kultur etxeko areto nagusia, Zizurkil

'Korapiloak askatu: elkartasun hariak Palestinara'. 10:00-13:00 eta 16:00-20:00 bitarteko ordutegian.


10:30

12:30

Gabonsarien banaketa

Tolosa

Gabonetako gabonsarien banaketa, Harizpe jubilatu elkartean. Bazkide txartela eskatuko da.


16:00

18:00

Kz Gunea. Oinarrizko formakuntza

KzGunea, Rondilla, 34, Tolosa

'Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi', 14 oruko ikastaroa, gaztelaniaz.


17:30

20:30

Erakusketa. 'Afrikako emakumeak, inspiratzen duten emakumeak'

Aranburu jauregia, Tolosa

Emakume nigeriarren Divina elkartearen eskutik erakusketa: ‘Afrikako emakumeak, inspiratzen duten emakumeak’.

 

17:30

20:10

Olentzaroren Basoa

Elosegi parkea, Tolosa

Ordubete pasatxo irauten duen ibilaldi antzeztua. Eguberriaren zentzua berreskuratzea helburu, kontakizunean, eguzkiak neguko solstizioan duen lekua izango da ardatz nagusia; honi loturik, usadio zaharrak gogoratuko dituzte, nekazarien lana, emakumeen lana gogoan hartuz.


17:30

20:30

Erakusketa. 'Mundu naturala'

Aranburu jauregia, Tolosa

Juan Sagastizabalen 'Mundu naturala' erakusketa. 2006 eta 2022 urteen artean egindako margolanak biltzen ditu. Mikrokosmos baten irudiak dira, mundu natural baten berregite piktorikoa, non lurra, ura, harriak, landaretza, loreak eta zomorroak istorio txikiak kontatzen dituzten.

 

10:00

19:30

Merkatu Txikia

Tolosako kultur etxea, Tolosa

Merkatu Txikia. 10:00-13:00 eta 16:30-19:30. Laskorain ikastolak antolatuta.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!