Zozketa berezia, Gabonak mahai inguruan ederki gozatzeko

Ataria 2022ko abenduaren 19a

TOLOSALDEKO ATARIA-ren jarraitzaile izate hutsagatik hartu daiteke parte gabonetako zozketa berezi honetan. Ez galdu aukera!

Gabon garaiarekin batera, TOLOSALDEKO ATARIA-k zozketa berezi bat egin nahi izan du urteroko legez. Urte honi amaiera modu ezinhobea emateko, Gurdi-ren eskutik hainbat produktu paregabeez osaturiko otarra zozkatuko dugu.

Zozketan parte hartzeko klikatu hemen. 

Parte hartzeko baldintzak betetzea garrantzitsua da: 

    • Atarikide direnek bazkide zenbakia derrigorrez jarri beharko dute, eta Atarikide ez direnek, gune horretan, GURDI idatzi beharko dute.
    • Parte hartzeko azken eguna: abenduaren 22a, osteguna, 11:00k arte.
    • Hurrego goizean irabazlearekin jarriko gara harremanetan, telefono edo email bidez, sariduna dela adierazteko.
    • Ostiraleko 10:00ak baino lehen ez badugu lortzen saridunarekin hitz egitea, beste saridun bat hautatuko da. Gehienez ere, hiru saiakera egingo dira.
    • Zozketan parte hartu ahal izateko, benetako izen-abizenak, telefono zenbakia eta emaila jarri beharko dira. Eta parte hartzeko adinez nagusia izan beharko da.
    • Ez da datu okerrik edo faltsurik ematen dituztenen partaidetzarik onartuko. Hauek zuzenean zozketatik kanporatuak izango dira.
    • Pertsonako parte hartze bakarra onartuko da.
    • Saria ez da beste produkturen batekin edo diruz trukatuko.
    • Edozein zalantza izanez gero, jarri kontaktuan 943655695 edo ataria@ataria.eus –en.
    • Tolosaldeko Ataria-ren erabakiak eztabaidaezinak izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!