Ataria Bertso Jaialdia 2023

Ataria Bertso Jaialdirako sarrerak salgai, bihartik aurrera

Ataria 2022ko abenduaren 20a

2022eko Ataria Bertso Jaialdiko une bat

Tolosako Leidor aretoak urteroko bertso zita hartuko du urtarrilaren 21ean, Ataria Bertso Jaialdia. Atarikideek, eta Galtzaundikideek, bihartik aurrera erosi ahal izango dituzte sarrerak Ataria-ko egoitzan.

Oihana Iguaran, Jexux Mari Irazu, Alaia Martin, Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina ariko dira bertsotan eta Amaia Agirrek egingo ditu gai-jartzaile lanak. Saioa ikusteko sarrerak bihar jarriko dira salgai, Atarikideentzat bakarrik, sarrera guztiak zenbakituak izango dira eta ez da erreserbarik onartuko. Sarrerak Ataria-ko egoitzan salduko dira (San Esteban auzoa, 20, Tolosa).

Atarikideek 15 euro ordaindu beharko dute sarrera bakoitza eta gehienez bi sarrera erosi ahalko dituzte prezio horretan. Bi sarrera baino gehiago erosi nahi izanez gero, hirugarrenetik aurrera, sarrera bakoitzarengatik 17 euro ordaindu beharko dira.

Sarrerak erosteko egunak eta ordutegiak:

  • Asteazkena, hilak 21: 15:00etatik 18:00etara.
  • Osteguna, hilak 22: 10:00etatik 15:00etara.
  • Ostirala, hilak 23: 10:00etatik 15:00etara.

Sarrera guztiak zenbakituak izango dira eta ez da erreserbarik onartuko.

Atarikide ez direnek berriz, 17 euro ordaindu beharko dute sarrera bakoitzeko eta aurrerago izango dute hauek erosteko aukera, aurten, online bidez. Datorren astean emango da informazio guztia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!