Gaur, abenduak 19, Tolosaldean zer?

Ataria 2022ko abe. 19a, 05:59

Elkarretaratzea, zinea, hitzaldia, erakusketak eta gehiago gaurko eskualdeko agendan.

Astelehena, abenduak 19

 

12:00

Elkarretaratzea

Udaletxe aurrean, Tolosa

2022 urteko azken elkarretaratzea izango da. 2023ko  urtarrilean 5 urte beteko dira jubilatu eta pentsiodunek  astelehenero bildu eta manifestatzen hasi zirenetik. Lorpenak izan dira, hala ere, gutxieneko 1.080 euroko pentsioa ez dute oraindik lortu, "beraz borrokan jarraitzea besterik ez da geratzen", diote Tolosaldeko pentsiodunek.


16:30

Odol ematea

Kultur etxeko Topagunean, 1. solairuan., Tolosa

Gipuzkoako odol emaileek antolatutako odol ematea.


17:00

XXVI. Olentzerotan jakin-minez

Batzarremuño kulturgunea, Altzo

Treba gurasoak. 'Internet, pantailak, bideo-jokoak, sare sozialak... onurak eta gatazkak. Nola kudeatu?'


18:00

Gabonak 2022

Kultur etxea, Alegia

Loatzo musika eskolaren 'Gabonak 2022'


18:30

Bilera

San Esteban auzo elkartea, Tolosa

San Esteban auzoaren hirigintza garapenerako parte hartze prozesuko lehen saioa egingo dute. Informazio gehiago hemen.


19:00

La vida padre

Leidor antzokia, Tolosa

 


19:00

Aurkezpena

Plazida Otaño Liburutegia, Zizurkil

Zizurkilgo mugarrien lanketaren aurkezpena.


19:00

Death cafe

Herri eskola, Irura

Death Cafe aulki hutsak.


19:30

Abendu kulturala

Goibegi, Abaltzisketa

'Minbizia barrutik begiratuta' hitzaldia, Iker Badiolaren eskutik.


19:30

Suro

Gurea antzokia, Amasa-Villabona

 

 

 

Erakusketa

Udaletxeko pleno aretoa, Berrobi

San Agustin jaietako argazki erakusketa, udaletxean, abendua bitarte.

 

 

Erakusketa. 'Jordi Bertran, txotxongilolariaren 45 urte'

Topic, Tolosa

Aldizkako erakusketa 'Titireszena'-ren barruan. 'Jordi Bertran, txtongilolariaren 45 urte'.

 

 

Erakusketa. 'Ilustrazio pasealeku eta zumardiak Euskal Herrian'

Idiakez jauregia, Tolosa

'Ilustrazio pasealeku eta zumardiak Euskal Herrian' erakusketa.


08:00

17:00

Janari bilketa

Eskolako idazkaritza, Tolosa

Herrikide ikastetxearen eta Kirikiño aisialdi taldearen Eguberrietako lata kanpaina. Abegi, Caritas eta Gurutze Gorria laguntzeko. Eskolako idazkaritzetan egongo da janaria emateko aukera.. 


09:00

11:00

Kz Gunea. Oinarrizko formakuntza

KzGunea, Rondilla, 34, Tolosa

'Smatphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi' ikastaroa, 14 orduz, gaztelaniaz.


10:00

20:00

Erakusketa. 'Korapiloak askatu: elkartasun hariak Palestinara'

Atxulondo kultur etxeko areto nagusia, Zizurkil

'Korapiloak askatu: elkartasun hariak Palestinara'. 10:00-13:00 eta 16:00-20:00 bitarteko ordutegian.


10:30

12:30

Gabonsarien banaketa

Tolosa

Gabonetako gabonsarien banaketa, Harizpe jubilatu elkartean. Bazkide txartela eskatuko da.


16:00

18:00

Kz Gunea. Oinarrizko formakuntza

KzGunea, Rondilla, 34, Tolosa

'Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi', 14 oruko ikastaroa, gaztelaniaz.


17:30

20:30

Erakusketa. 'Afrikako emakumeak, inspiratzen duten emakumeak'

Aranburu jauregia, Tolosa

Emakume nigeriarren Divina elkartearen eskutik erakusketa: ‘Afrikako emakumeak, inspiratzen duten emakumeak’.

 

17:30

20:30

Erakusketa. 'Mundu naturala'

Aranburu jauregia, Tolosa

Juan Sagastizabalen 'Mundu naturala' erakusketa. 2006 eta 2022 urteen artean egindako margolanak biltzen ditu. Mikrokosmos baten irudiak dira, mundu natural baten berregite piktorikoa, non lurra, ura, harriak, landaretza, loreak eta zomorroak istorio txikiak kontatzen dituzten.


17:30

20:10

Olentzaroren Basoa

Elosegi parkea, Tolosa

Ordubete pasatxo irauten duen ibilaldi antzeztua. Eguberriaren zentzua berreskuratzea helburu, kontakizunean, eguzkiak neguko solstizioan duen lekua izango da ardatz nagusia; honi loturik, usadio zaharrak gogoratuko dituzte, nekazarien lana, emakumeen lana gogoan hartuz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!