porra

Sailkapena asmatzeko azken eguna

Ataria 2022ko abenduaren 16a

Igandeko finalaren inguruko porran parte hartzeko azken eguna izango da gaurkoa. Sailkapena asmatzen dutenen artean urtarrilaren 21ean Tolosako Leidor antzokian izango den Ataria Bertso Jaialdiko bi sarrera zozkatuko dira.

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala izango da igandean Iruñeako Nafarroa Arenan. Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina izango dira bertan abestuko duten bertsolariak. Baina nor izango da txapelduna? Zein izango da sailkapena?

Dagoeneko asko dira iritzia eman dutenak baina zurea ere jakin nahi dugu! Hartu parte BTN22 Porra-n.

Igandeko sailkapena asmatzen dutenen artean, 2023ko urtarrilaren 21ean Tolosako Leidor antzokian izango den Ataria Bertso Jaialdiko bi sarrera zozkatuko ditugu! Animatu eta zorte on!!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!