Ataria Bertso Jaialdia 2023

'Online' eskuratu ahal dira Ataria Bertso Jaialdirako sarrerak

Ataria 2022ko abenduaren 27a

2022ko jaialdiko irudi bat.

Tolosako Leidor aretoak urteroko Ataria Bertso Jaialdia hartuko du urtarrilaren 21ean. Atarikideen artean 600 sarrera baino gehiago saldu ondoren, gainontzekoak online jarri dira salgai.

Oihana Iguaran, Jexux Mari Irazu, Alaia Martin, Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina ariko dira bertsotan eta Amaia Agirrek egingo ditu gai-jartzaile lanak. Aurreko asteazkenean jarri ziren Atarikideentzat sarrerak salgai eta hiru egunetan 600 sarrera baino gehiago saldu dira. Hala ere, oraindik sarrera gehiago geratzen dira eta hauek online naiz Leidor aretoko leihatilan eskuratu daitezke. Beraz, Ataria Bertso Jaialdira joateko asmoa baduzu, azkar ibili eta erosi zure sarrera.

Sarrerak 17€-ko prezioa izango dute eta zenbakituak izango dira. Geratzen diren sarrera horiek agortzean, 800 laguneko aforoa beteko da eta ez da sarrera gehiagorik salduko.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!