Gaur, abenduak 15, Tolosaldean zer?

Ataria 2022ko abe. 15a, 05:59

Gaztainondo elkartearen eguna, Gabonetako marrazki lehiaketa, hitzaldia, erakusketak eta gehiago gaurko eskualdeko agendan.

Osteguna, abenduak 15

 

 

Gaztainondo elkartearen eguna

Berastegi

Gaztainondo elkartearen eguna.


10:00

Ikastaroa

Lehiberri zentroa, Tolosaldea

'Kit digitala: bigarren deialdiaren xehetasunak'.


10:00

Guretzako

Mintzola, Subijana etxea, Amasa-Villabona

Guretzako jatorri anitzeko emakumeen bilgunea.


17:00

Ohiko batzar nagusia

Uzturpe ikastola, Ibarra

Uzturpe Ikastola Irakaskuntza Kooperatiba elkartearen ohiko batzar nagusia. 17:00. Lehen deialdia. 17:30. Bigarren deialdia. 18:00. Hirugarren deialdia.


17:00

Gabonetako marrazki lehiaketa

Eguzki Txoko, Irura

Gabonetako marrazki lehiaketa. Lehiaketan parte hartzeko bi txanda egingo dira: 17:00 eta 18:00. 


17:00

Hitzaldia

Harizpe elkartea, Tolosa

Valentina Montero notarioaren hitzaldia: Testamentu, herentzia eta oinordetzei buruzko azken aldaketak.


18:00

Irakurle taldea

Liburutegia, Irura

Bertol Arrietaren 'Gezurra berdaderoa' liburua aztertuko dute.


18:00

Jabetze eskola. Euskal emakume idazleen irakurketa feminista taldea

Udal liburutegia, Tolosa

Euskal emakume idazleen irakurketa feminista taldea. Oihana Iguaran. Abenduak 15; urtarrilak 19 eta otsailak 9. Euskaraz. 5 euro.


18:30

Eztabaida saioa

Tolosako kultur etxea, Tolosa

'Itsasargia proposamen politika eztabaidagai'. Gipuzkoa mailako saioa, Gure Eskuren eskutik.


18:30

Hitzaldia

Subijana etxea, Amasa-Villabona

'Zaintzak'. Tatiana Bellorin Espinoza eta Jone Urionaguena.


19:00

Ikuskizuna

Topic, Tolosa

'AMAraun' dantza eta bertso ikuskizuna Oihana Iguaran eta Amaiur Luluagaren eskutik. Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizun bat da 'AMAraun'.


19:00

Kirol astea. Mahai-ingurua

Atxulondo kultur etxea, Zizurkil

'Euskal selekzioa posible al da?' mahai-ingurua.


19:30

Villabona.dok

Gurea antzokia, Amasa-Villabona

'Zure platerean hasten da mundua' dokumentalaren proiekzioa. 3 euro.


19:30

Bilera irekia

Alpino Uzturre elkartean, Tolosa

Alpino Uzturre mendi lasterketen taldea indarberritzeko bilera irekia.


20:00

Gabon kantu eske herrikoia

Kultur etxea, Alegia

Gabon kantu eske herrikoia herriko musikariekin. Entsegua. Kantu eskean bildutako dirua Mukwano Lagun elkartearentzat izango da. Txintxarri abesbatzak antolatuta.


20:00

Kontzertua

Fronton, Tolosa

Ñaco Goñi & Xulian Freireren kontzertua.


20:00

Abendu kulturala

Goibegi, Abaltzisketa

Mendiko larreen hobekuntzak eta legedia, Arantxa Ariztimuño, aldundiko Mendietako zuzendaria eta Jabier Jauregi, Etorlurreko teknikariaren eskutik.


20:30

Los lobos

Leidor antzokia, Tolosa

Giza Eskubideen eta Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Egunen harira. Mexikotik Ameriketako Estatu Batuetara bizi hobe baten bila joandako familia baten esperientziak eta ametsak ditu hizpide pelikulak.

 

 

Erakusketa

Udaletxeko pleno aretoa, Berrobi

San Agustin jaietako argazki erakusketa, udaletxean, abendua bitarte.

 

 

Erakusketa. 'Jordi Bertran, txotxongilolariaren 45 urte'

Topic, Tolosa

Aldizkako erakusketa 'Titireszena'-ren barruan. 'Jordi Bertran, txtongilolariaren 45 urte'.

 

 

Erakusketa. 'Gorputz habitatuak'

3 taberna, Tolosa

Clara Probanza Arrizabalagaren 'Gorputz habitatuak' erakusketa. Clara Probanzaren marrazkietan munduaren potentzia osoa islatzen da, bizitzaren posibilitate infinituak: beso bakarreko pertsonaiak, mila begiko buruak, txori-hankak dituzten gizakumeak... Izaki dibertigarri eta abismalak denak ere, supazterretik bizi-lezio paregabeak ematen dizkigutenak.

 

 

Merkatu solidarioa

Parrokiko lokala, Ibarra

17:00-20:00. Astegunetan. 10:00-14:00. Igandetan.

 

 

Material bilketa

Berastegi

09:00-16:00. Bigarren eskuko elkartasun azokarako material bilketa eskolan.


 

XXVI. Olentzerotan jakin-minez

Altzo

'Inaxio Begiristain: Bata zu eta bestea ni' erakusketa.  Abenduaren 12, 13, 14 eta 16an (18:30-20:30) eta abenduaren 17an eta 18an (11:30-13:30).


 

Erakusketa. 'Ilustrazio pasealeku eta zumardiak Euskal Herrian'

Idiakez jauregia, Tolosa

'Ilustrazio pasealeku eta zumardiak Euskal Herrian' erakusketa.


08:00

17:00

Janari bilketa

Eskolako idazkaritza, Tolosa

Herrikide ikastetxearen eta Kirikiño aisialdi taldearen Eguberrietako lata kanpaina. Abegi, Caritas eta Gurutze Gorria laguntzeko. Eskolako idazkaritzetan egongo da janaria emateko aukera.. 


09:00

11:00

Kz Gunea. Oinarrizko formakuntza

KzGunea, Rondilla, 34, Tolosa

'Smatphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi' ikastaroa, 14 orduz, gaztelaniaz.


10:00

20:00

Erakusketa. 'Korapiloak askatu: elkartasun hariak Palestinara'

Atxulondo kultur etxeko areto nagusia, Zizurkil

'Korapiloak askatu: elkartasun hariak Palestinara'. 10:00-13:00 eta 16:00-20:00 bitarteko ordutegian.


10:30

12:30

Gabonsarien banaketa

Tolosa

Gabonetako gabonsarien banaketa, Harizpe jubilatu elkartean. Bazkide txartela eskatuko da.


16:00

18:00

Kz Gunea. Oinarrizko formakuntza

KzGunea, Rondilla, 34, Tolosa

'Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi', 14 oruko ikastaroa, gaztelaniaz.


17:30

20:30

Erakusketa. 'Afrikako emakumeak, inspiratzen duten emakumeak'

Aranburu jauregia, Tolosa

Emakume nigeriarren Divina elkartearen eskutik erakusketa: ‘Afrikako emakumeak, inspiratzen duten emakumeak’.

 

 

Bilketa herrikoia

Herriko dendetan, Amasa-Villabona

Oinarrizko produktuen bilketa herrikoia, herriko dendetan, abenduaren 15etik 17ra eta Eroski eta BMko atarietan, abenduaren 17an. 


 

Topagunea

Gazte Topagunea, Tolosa

Eskulanak. Opari tailerra.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!