porra

Asmatu sailkapena eta irabazi sarrerak

Ataria 2022ko abenduaren 13a

Igandeko finalaren inguruko porra jarri du martxan Ataria-k eta sailkapena asmatzen dutenen artean urtarrilaren 21ean Tolosako Leidor antzokian izango den Ataria Bertso Jaialdiko bi sarrera zozkatuko ditu.

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala izango da igandean Iruñeako Nafarroa Arenan. Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina izango dira bertan abestuko duten bertsolariak. Baina nor izango da txapelduna? Zein izango da sailkapena?

Zure iritzia jakin nahi dugu! Hartu parte BTN22 Porra-n. Igandeko sailkapena asmatzen dutenen artean, 2023ko urtarrilaren 21ean Tolosako Leidor antzokian izango den Ataria Bertso Jaialdiko bi sarrera zozkatuko ditugu! Animatu eta zorte on!!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!