Altuna III.a-Tolosarentzat bigarren puntua

Ataria 2022ko abenduaren 11

Argakzia: JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Iruñeko Labriten 22-14 hartu dituzte mendean Ezkurdia-Martija, Binakako Pilota Txapelketan.

Binakako Pilota Txapelketaren barruan atzo Iruñeko Labriten jokatutako partidan Altuna III.a-Tolosarentzat izan zen garaipena: 22-14. Hala, bigarren puntua eskuratu zuten txapelketa. Bakarrarekin geratu dira Ezkurdia-Martija.

Bikote bakoitzak tanto erreskada handiak egin zituen bere pilotekin jokatu zuenean. Markagailua irauli ostean, Ezkurdia-Martija 14-13 jarri ziren aurretik. Orduan, Altuna III.ak enbarazu egin zion Martijari, txokora botatako pilota baten bila zihoala. Tantoa berriz errepikatu behar zela argi zirudien. Altunak III.ak berak onartu zuen neurketa amaieran, hala izan behar zuela. Baina epaileek ez zuten egin. Hurrengo tanto guztiak, bat izan ezik, Altuna III.a-Tolosak egin zituzten, 22-14ko emaitzarekin bukatzeko. Lesiotik osatu ostean lehen partida izan zuen atzokoa pilotari amezketarrak.

Gaur jokatuko da jardunaldiko azken neurketa. Urrutikoetxea-Albisuk Jaka-Arangurenen aurka neurtuko dituzte indarrak Laudion.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!