Alegiarrak, Amezketara bisitan

Ataria 2022ko abenduaren 5a

Alegiako Mendi Asanbladak antolatuta, Amezketara irteera egin zuen 40 lagunetik gorako talde batek atzo.

Alegiatik Amezketara kotxez joan eta inguruak ezagutzen eman zuten goiza. Lehenik, Fernando Amezketarraren ibilbidea egin zuten eta bertan, Fernandoren bizitzan esanguratsuak izan ziren lekuak ezagutzeko aukera izan zuten. Ondoren, Pello Zabala gunea bisitatu zuten eta Agurtzane Garmendiaren eskutik errota ezagutu eta talo dastaketa egin zuten. Adierazi dutenez, goiz pasa ederra eginda itzuli ziren Alegiara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!