Abenduaren 3an, larunbatean izango da Euskararen Nazioarteko Eguna, eta asteburua iristearekin batera, ekitaldiak antolatu dituzte Tolosaldeko herriek.
Egun horren bueltarako, Galtzaundi Euskara Taldeak proposamen bat egin die herriei, kaleak hartuz, «jai giroan eguna ospatzeko». Horrela, Tolosaldeko hamabi herrik euskarazko kantuen bingoa txertatu dute beraien egitarauetan.
Bingoan parte hartu nahi duenak, momentuan bertan eskuratu ahalko du txartela. Parte hartzaile bakoitzak zenbakiz betetako kartoia eta 90 euskal abestiz osatutako zerrenda jasoko ditu. Bingoa hastean, esataria zerrendako kantuak jartzen hasiko da, eta parte hartzaileek kantua asmatu eta bere zenbakien artean topatu beharko dute. Kantua asmatu ez duenarentzat zenbakia ere esango da ondoren. Abesti guztiak asmatu eta kartoia betetzea lortzen duenarentzako saria egongo da.
Bingoaz gain, ikuskizunak, jolasak, solasaldiak, otorduak eta beste hainbat jarduera izango dira, herriz herri, euskararen eguna ospatzeko.
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA, HERRIZ HERRI
- ABALTZISKETA
- Abenduak 2
- 15:00. Bingo musikatua, Goibegin.
- 17:00. Ipuin kantatuak, Goibegin.
- Abenduak 2
- ADUNA
- Abenduak 2
- 14:30. Pista-jolasa, plazan.
- 15:45. Merienda.
- 16:30. Loatzo musika eskolaren emanaldia, udaletxe azpian.
- Abenduak 2
- ALBIZTUR
- Abenduak 2
- 14:30. Bingo musikatua.
- Ondoren. Txokolate beroa.
- ALEGIA
- Abenduak 2
- 19:00. Bata zu eta bestea ni antzezlana, Elizpen.
- Abenduak 3
- 11:00. Bata zu eta bestea ni antzezlana, Elizpen.
- Ondoren. Sagardo eta txakolin dastaketa, gaztetxean.
- Abenduak 2
- ALKIZA
- Abenduak 2
- 16:45. Haur festa, Fagus Alkiza interpretazio zentroan.
- 19:00. Esnatu naiz kabareta, erretore etxean.
- Ondoren. Solasaldia Eiherarekin.
- Abenduak 2
- ALTZO
- Abenduak 3
- 12:00. Euskararen inguruko solasaldia, Batzarremuñon, belaunaldi ezberdineko altzotarren eskutik.
- Abenduak 3
- AMASA-VILLABONA
- Abenduak 3
- 14:00. Bazkari herrikoia, Berdura plazan. Norberak bere bazkaria ekarrita, eta barrikotea, 3 euroren truke.
- Ondoren. Euskarazko kantuen bingoa.
- 18:30. Andoni Ollokiegiren kontzertua, Berdura plazan.
- Abenduak 3
- AMEZKETA
- Abenduak 3
- 11:30. Hiru eta Erdiko pilota txapelketako finalak, Altuna anaiak frontoian.
- Jarraian. Poteoa, Ergonen, trikitilariekin.
- 14:30. Bazkaria, frontoian. Tiketak herriko tabernetan salduko dira.
- Segidan. Bingo musikatua, frontoian.
- 17:00. Mus txapelketa, frontoian.
- Abenduak 3
- ANOETA
- Abenduak 3
- 16:30. Haur jolasak, plazan.
- Segidan. Segi dezagun Anoeta Euskalduntzen! manifestua.
- Ondoren. Pituxa eta Otsoku euskaldun perfektuaren bila antzezlana.
- Abenduak 3
- ASTEASU
- Abenduak 3
- 12:00. Ekitaldia: bertsolariak eta herriko musikariak.
- 12:30. Herriko trikitilarien kalejira.
- 14:00. Bazkaria, Aiztondo elkartean.
- Jarraian. Bingo musikatua.
- 18:00. Txotxongiloak haur eta gazteentzat, udaletxeko ikus-entzunezko aretoan.
- Abenduak 3
- BERASTEGI
- Abenduak 2
- Bazkalostean. Euskararekin lotutako tailerrak, eskolan.
- 15:40. Esazu hitz bat kantua eta bertsoa.
- 18:30. Bingo musikatua, Urepelen.
- 19:30. Pintxo potea.
- Abenduak 2
- BERROBI
- Abenduak 2
- 18:00. Bingo musikatua, Erroizpen.
- Jarraian. Barrikotea.
- Abenduak 3
- 15:30. Frontenis txapelketa.
- Abenduak 2
- BIDANIA-GOIATZ
- Abenduak 4
- 12:00. Kantu jira herrian zehar, eskolako jolastokitik Goiatzera, eta handik Bidanira.
- Abenduak 4
- IBARRA
- Abenduak 3
- 10:00-13:00. Ibarrako XI. Babarrun Lehiaketa herrikoia, Hauspoa elkartearen eskutik, aterpean.
- 13:30. Sari banaketa.
- 14:30. Babarrun jatea.
- 16:45. Bingo musikatua.
- 18:15. Kantu bira.
- Ondoren. Afari merienda, Xeplan.
- Abenduak 3
- IKAZTEGIETA
- Abenduak 1
- 18:00. Buruhandiak eta erraldoiak.
- Abenduak 2
- 09:00-11:00. Talo tailerra.
- 11:00-12:30. Talo jatea.
- 12:00. Ikasleen kantak eta dantzak.
- 14:30-15:30. Bingo musikatua.
- 15:30-16:00. Txokolate jatea.
- Abenduak 1
- IRURA
- Abenduak 3
- 14:30. Bertso babarrun bazkaria, Ane Labaka eta Haritz Mujika bertsolariekin, Gazte Alaiak elkartean.
- Abenduak 3
- LIZARTZA
- Abenduak 2
- 19:00. Bertso poteoa, Oihana Iguaran eta Haritz Mujika bertsolariekin.
- Ondoren. Bingoa.
- Abenduak 2
- TOLOSA
- Abenduak 1
- 19:00. Tontokaletik hasita, Jun ta bota!, lagunarteko bertso poteo inprobisatua, tabernetatik.
- Abenduak 2
- 19:00. Mikrotik... bakarrizketa, Nerea Arriolaren eskutik, kultur etxean.
- Abenduak 3
- 12:00. Euskarazko kantuen bingoa.
- Abenduak 1
- ZIZURKIL
- Abenduak 3
- 10:00-14:00. Eguberrietako azoka, Joxe Arregi plazan.
- 13:00. Euskal musika, Olaia Toralekin.
- Abenduak 3