Gabon hauetan, oparitu Ataria

Tolosaldeko Ataria 2022ko abe. 2a, 12:00

Eguberri hauetan kuttunak direnei opari berezia egiteko aukera luzatu nahi du Tolosaldeko Ataria-k; urtebeteko harpidetza oparitu nahi duzunari eta trukean oparia jasoko duzu doan.

Bertakoa zaintzea ezinbestekoa dela maiz aipatu izan dugu. Baita elkar zaintzea oso garrantzitsua dela ere. Eta Tolosaldeko Ataria-k bide horretan bere ekarpena egin nahi izan du. Gabonetarako eskaintza berezia prestatu du, bertako euskarazko kazetaritza, gertukoa eta profesionala oparitzea izan daitekeelako aurtengo hautua. Izan ere, garai hauetan kuttunak ditugunei zer oparitu galdetzen diogu gure buruari eta horrekin laguntzeko, Ataria-tik proposamen bat dakarkigu: oparitu Ataria-ko harpidetza urtebeterako eta jaso zuk ere opari bat zuretzat.

ESKAINTZAK

  • Urtebetez Ataria digitaleko harpidetza 60€-an oparitu dezakezu. Gainera, zuretzat, Atariako katilua jasoko duzu.
  • Urtebetez Ataria egunkaria eta astekaria etxeko buzoian jasotzeko oparia 85€-ren truke. Eta zuk Atariako material sorta jasoko duzu.

Harpidetzak oparitako gutun azal berezi batean prestatuko dira.

Egin erreserba abenduaren 22a baino lehen, 943 65 56 95 telefonora deituz edo atarikide@ataria.eus helbide elektronikora idatziz; eta lagundu Atarikide sarea zabaltzen.

Ez gaitzazu hitzik gabe utzi.
Egiten duzuna gara!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!