Gaur, azaroak 29, Tolosaldean zer?

Tolosaldeko Ataria 2022ko aza. 29a, 05:59

Antzerki ibiltaria, hitzaldia, emakumeen topaketa, jabetze eskola, erakusketak eta gehiago gaurko eskualdeko agendan.

Asteartea, azaroak 29

 

 

A25

Albiztur Bidania-Goiatz

Albiztur, Bidania-Goiatz eta Errezilgo eskolak bat eginda 'Txangozatu' antzerki ibiltaria Bidania-Goiatzen kalean zehar, Intujai taldearen eskutik, maskulinitate eredu berriak lantzen, LH1-LH6 haurrei zuzenduta.


 

Beti Ikasten

Topic, Tolosa

Ibon de la Cruz. 'Salud mental: ¿Qué podemos hacer?'.


10:30

Hitzaldia

Zinea, Alegia

Alegiako Udalak eta Txintxarriak Martxan ekimenak elkarlanean antolatuta, adinekoei zuzenduriko hitzaldi bat izango da azaroaren 29an, asteartea, 10:30ean zinean. Naroa Bueno erizaina izango da hizlaria eta bertan, adinekoek erorketak ekiditeko aholkuak eta segurtasun neurriak jasoko dituzte. Udaletik adinekoak hitzaldian parte hartzera animatu nahi dira.


16:00

Saioa

Herri Eskolan, Anoeta

'Don`t be Dummy, zuk ez duzu ordezkorik' saioa. Ekitaldian zenbait lagunen zuzeneko testigantzak entzuteko aukera egongo da: Mikel Zubeldiak (Tolosako suhiltzailea) eta Alaitz Arbillak (trafiko istripu baten ondorioz bizkarrezur-muineko lesioa duen neska) zuzenean eskainiko dute beraien testigantza bertatik bertara. 


17:00

Kulturaldia berrobi

Berrobi

17:00. Emakumeen topaketa 'Emakumea ahalduntzen'. 18:00. Antzerki txikiko pieza: 'La otra historia' (Ester Poveda). 18:15. Merienda Erroizpe tabernaren eskutik.


18:00

Jabetze eskola. Xilografia tailerra

Tolosako kultur etxea, Tolosa

Xilografia tailerra (linoleo gainean). Oihana Ugarte Iriarte. Euskaraz. 10 euro. 


18:30

Ikastaroa

Amarozko auzo etxea, Tolosa

BBS + KDEA. Izena emateko: 688 815 489 edo hca_ikastaroak@outlook.es 


18:30

Hitzaldi musikatua

Subijana etxea, Amasa-Villabona

'Euskararen historia soziala Tolosaldean (1833-1936)' Joseba Tapia eta Haritz Azurmendi.


18:30

Argitu Energia tailerra

Herri eskola, Irura

Argitu energia tailerra: 'Zure etxeak energia galtzen du?'.


19:00

Irakurle taldea

Tolosako kultur etxea, Tolosa

'Erradikalak' lana aztertuko dute Yurre Ugartek gidatuta. Ane Labaka idazlea bertan izango da.

 

 

Erakusketa

Udaletxeko pleno aretoa, Berrobi

San Agustin jaietako argazki erakusketa, udaletxean, abendua bitarte.

 

 

Erakusketa. 'Jordi Bertran, txotxongilolariaren 45 urte'

Topic, Tolosa

Aldizkako erakusketa 'Titireszena'-ren barruan. 'Jordi Bertran, txtongilolariaren 45 urte'.

 

 

Erakusketa. 'Gorputz habitatuak'

3 taberna, Tolosa

Clara Probanza Arrizabalagaren 'Gorputz habitatuak' erakusketa. Clara Probanzaren marrazkietan munduaren potentzia osoa islatzen da, bizitzaren posibilitate infinituak: beso bakarreko pertsonaiak, mila begiko buruak, txori-hankak dituzten gizakumeak... Izaki dibertigarri eta abismalak denak ere, supazterretik bizi-lezio paregabeak ematen dizkigutenak.

 

09:00

11:00

KZ Gunea. Ofimaktika

KzGunea, Rondilla, 34, Tolosa

Ofimatika tresnak. LibreOffice. 20 ordu. Gaztelaniaz.

 

20:00

Kulturaldia. Erakusketa

Udal aretoa, Lizartza

'Erretratuak' erakusketa. Juanmais Balerdi.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!