Gaur, azaroak 25, Tolosaldean zer?

Topagunea, Titirijai, azaroaren 25ari loturiko ekitaldiak, erakusketak eta gehiago, gaurko eskualdeko agendan.

Ostirala, azaroak 25

 

 

Topagunea

Tolosa

Filma, palomitak eta eztabaida.


10:00

Titirijai. Bianco

Topic, Tolosa

Bianco. Labu teatro (Herrialde katalanak). Bi saio: 10:00 eta 12:30. Familia guztiari zuzendua. Hitzik gabea. 50 minutu.


16:00

A25

Albiztur

Albizturko eskolan, tratu onen inguruan role playing-a. 16:00. Elkarretaratzea eskola aurrean.


16:15

A25. Elkarretaratzea

Abaltzisketa

Abaltzisketako Txalburu eskolak deituta, elkarretaratzea egingo dute indarkeria matxista salatzeko, eskola ondoko plazan.


16:30

Santa Zezilia

Plaza, Alegia

Loatzo musika eskolako ikasleak, solasaldi musikatua egingo dute herria girotuz.


16:30

Kulturaldia

Udal aretoa, Lizartza

'Gozamenez...' escape room. Izen-ematea udaletxean. 13 urtetik gorakoentzat. Hiru txanda: 16:30, 18:00 eta 19:30.


17:00

Larraulgo kultur astea

Larraul

17:00. Gazteek antolatutako haur jolasak. 19:30. 2023ko egutegirako argazkien aukeraketa, liburutegian. 20:00. Kantu afaria, herriko ostatuan (haurrak). 20:30. Kantu afaria, herri ostatuan (helduak).


17:00

Titirijai. Jardunaldiak

Topic, Tolosa

Txotxongilo antzerkiaren inguruko kanpoko indarkeria. Parte hartzaileak: Adolfo Ayuso eta David Zuazola. Moderatzailea: Toni Rumbau.


18:00

Hitzaldia

Tolosako kultur etxea, Tolosa

'Europa sutan? Egoera sozio-ekonomikoaren erronkak'. Inflazioa, lansariak, pentsioak eta gordailuak. Adrian Zelaiak (Ekai Center) eskainita.


18:00

A25

Irura

18:00. Elkarretaratzea, San Migel plazan. 18:15. Bertso saioa, Kulturunean. Gai jartzailea Amaia Agirre izango da. Bertsolariak Alaia Martin eta Saioa Alkaiza izango dira.


18:00

Udazken kulturala

Amezketa

18:00. 'Bertako hazi barietateak eta hauen ugalketa' hitzaldia, Pello Zabala gunean. Ondare biokulturala, komunitatea eta agroekologia. Bertako hazi barietateen historia eta gaur egungo garrantziari buruz izango da hitzaldia. Bestalde, baratzeko hazi ugalketari buruzko oinarrizko kontzeptuak azalduko dira. 20:00. Talo jatea, DBH 4. mailakoen eskutik, Larrunarri frontoian.


18:30

A25. Mobilizazioa

Trianguloa plaza, Tolosa

Itaiak deitutako manifestazioa.


18:30

A25

Amasa-Villabona Zizurkil

Aiztondoko Neska Gazteak, Aiztondoko Mugimendu Feministak eta Zizurkilgo Udalak antolatuta. 18:00. Karro-poteoa, Villabonako plazatik hasita. 18:30. Irridaka entsegua, Joxe Arregi plazan. 18:45. Irridaka indarkeria jasaten duten emakumeen omenez. 19:00. Elkarretaratze ibiltaria (Zizurkil-Villabona). 19:30. Villabonako Berdura plazan A25 ekitaldia. 20:30. Pikoteo-karaoke-bertsoak, Villabonako Gaztetxean.


18:30

Santa Zezilia

Batzarremuño kulturgunea, Altzo

Loatzo musika eskolako ikasleak, solasaldi musikatua egingo dute herria girotuz.


18:45

A25

Berrobi

18:45. Kontzentrazioa udaletxe aurrean, 5 minutuko isilunea. 19:00. 'A ze parea!' antzezlana Etxolan. Mireia Garaiburu, Xabi Barriola eta Irati Saizar. Ondoren. Ostatuan, pintxo-potea.


19:00

A25

Ikaztegieta

19:00. 'Lumineszenteak' Emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak eta erresilientzia historia zenbait. Igone Mariezkurrena kazetariak eta Irantzu Pastor argazkilariak Lumineszenteak proiektuaren berri emango dute, udaletxeko erabilera anitzeko gelan. Ondoren. Elkarretaratzea.


19:00

Elkarretaratzea

Alegia

19:00. Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira kontzentrazioa, plazan. Ondoren. Bertsopoteoa, Maddi Aiestraan eta Maddi Ane Txoperena bertsolariekin, trikitiaz girotua.


19:00

A25. Manifestazioa

Trianguloa plaza, Tolosa

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren aurkako manifestazioa, Trianguloa plazatik abiatuta. Numen dantza eskolak emango dio hasiera ekitaldiari eta ondoren manifestazioa egingo da.


19:00

Amalur Jardunaldiak

Udaletxeko areto nagusia, Tolosa

Hitzaldia. Gaztelaniaz. Carlos Hita. 'Viajar de oidos. Sonidos del mundo'.


19:00

A25. Elkarretaratzea

Altzo

Elkarretaratzea, plazan.


19:00

Azken ostirala

Berastegi

Hileko azken ostirala izanik, presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo dute, plazan.


19:00

A25

Bidania-Goiatz

Txinkorta eskolan eskuen arrastoekin ekintza positibo eta negatiboak idatzi, abestiak landu, argazkiak atera eskuei sentimenduak adieraziz eguneko zentroan eta familiakoei. 19:00. Elkarretaratzea emakumeen kontrako indarkeria salatzeko, frontoi aurrean.


19:00

A25

Anoeta

19:00. Elkarretaratzea. Ondoren. Bertso afari feminista Maider Arregi eta Nerea Elustondo bertsolariekin, Kuku elkartean. 


19:30

Elkarretaratzea

Anoeta

Euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea.


19:45

Elkarretaratzea

Trianguloa plaza, Tolosa

Euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea.


20:00

Dantza ikuskizuna

Leidor antzokia, Tolosa

'Basotik itsasora 2.0', Dantzaz konpainiaren ikuskizuna.


20:30

Titirijai. La muerte de Don Cristobal

Topic, Tolosa

La muerte de Don Cristobal. Pelele (Frantzia). 16 urtetik aurrera. Gaztelaniaz. 50 minutu.


22:00

Kontzertua. Ostiral kulturalak

Ostatuko Ganbara, Orexa

Irtera taldearen kontzertua Ostiral Kulturalak ekimenaren barruan.


22:00

Sharon Stoner eta Potemkin

Bonberenea, Tolosa

Sharon Stoner eta Potemkin taldeen kontzertua. Sarrera: 8 euro.

 

 

Erakusketa

Udaletxeko pleno aretoa, Berrobi

San Agustin jaietako argazki erakusketa, udaletxean, abendua bitarte.

 

 

Amalur Jardunaldiak

Topic, Tolosa

Erakusketa. Bidaiak; arkatz, paper eta tintazko uneak. 'USK Garabateando Bidasoa'.

 

 

Erakusketa. 'Jordi Bertran, txotxongilolariaren 45 urte'

Topic, Tolosa

Aldizkako erakusketa 'Titireszena'-ren barruan. 'Jordi Bertran, txtongilolariaren 45 urte'.

 

 

Argizaiola 2020. 40. edizioa

Aranburu jauregia, Tolosa

Argazki erakusketa. Euskal Herriko Argazki Taldeen Federazioak Argizaiola argazki lehiaketa antolatzen du, eta "lehiaketen lehiaketa" dei diezaiokegu.Aurreko urtean lehiaketa ezberdinetan hobekien sailkatutako euskal argazkilariek Argizaiolan parte hartzeko gonbidapena jasotzen dute. Erakusketa ibiltari bat antolatzen da saritutako argazkiekin eta parte hartu duten argazkien aukeraketa batekin. Erakusketa hau 2020. urtean egindako 40. edizioari dagokio.

 

 

Erakusketa. 'Gorputz habitatuak'

3 taberna, Tolosa

Clara Probanza Arrizabalagaren 'Gorputz habitatuak' erakusketa. Clara Probanzaren marrazkietan munduaren potentzia osoa islatzen da, bizitzaren posibilitate infinituak: beso bakarreko pertsonaiak, mila begiko buruak, txori-hankak dituzten gizakumeak... Izaki dibertigarri eta abismalak denak ere, supazterretik bizi-lezio paregabeak ematen dizkigutenak.

 

 

Udazkeneko 6. Eskola

Topic, Tolosa

Titereszenaren barruan, Udazkeneko seigarren eskola. Titirijai Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiarekin batera. 100 ordu. Izena emateko: pedagogia@cittolosa.com  Unimako bazkideek 300 euro eta gainontzekoek 400 euro.

 

09:00

11:00

KZ Gunea. Ofimaktika

KzGunea, Rondilla, 34, Tolosa

Ofimatika tresnak. LibreOffice. 20 ordu. Gaztelaniaz.

 

 

Erakusketa. 'Titirijai 40. urteurrena'

Topic, Tolosa

Titirijairen 40. urteurrena dela eta, txotxongilo jaialdiaren edizio ezberdinerako eginiko kartelak jasotzen dituen kartel erakusketa.


 

Txotxongilo erakusketa erakusleihoetan

Tolosa

Topic eta Tolosa&Coren arteko lankidetza. Tolosako hainbat dendatan txotxongiloak ikusgai egongo dira.

 

10:30

17:00

Ikastaroa

Ferialekua, Tolosa

Bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroa. Emakumeok mugimenduan egitasmoaren barruan. Bi txanda: 10:30-12:00 eta 15:30-17:00. Izen-ematea: info@zumardia.eus edo 699 52 60 78.

 

20:00

Kulturaldia. Erakusketa

Udal aretoa, Lizartza

'Erretratuak' erakusketa. Juanmais Balerdi.

 

09:00

20:00

Hondakinak prebenitzeko Europako astea

Trianguloa plaza, Tolosa

Liburu eta diskoaren azoka solidarioa. Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkartearen eskutik.

 

19:30

20:30

Amalur Jardunaldiak

Udaletxeko areto nagusia, Tolosa

Ikastaroa. Carlos de Hita. Naturaren soinua. Grabatzeko teknikak eta haien erabilera dokumentalean. Plaza mugatuak. Izena  eman behar da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!