Elizegik eta Iztuetak Promozio Mailako Binakako Txapelketa jokatuko dute

Ataria 2022ko azaroaren 23a

Argazkia: Baiko Pilota.

Martxel Iztueta tolosarrak, debuta egin eta gutxira, lehen txapelketa jokatuko du pilotari profesional modura; Agirrerekin batera ariko da. Iaz txapeldunorde izan zen Iker Elizegi asteasuarrak ere jokatuko du; Zubizarreta III.arekin osatuko du bikotea.

Baikok eta Aspek gaur goizean aurkeztu dituzte 2023ko Binakako Promozio Txapelketa jokatuko duten zortzi bikoteak. Baikoko lau bikote eta Aspeko beste lau saiatuko dira txapela janzten:

Baiko:

  • Agirre - Iztueta
  • Zubizarreta III - Elizegi
  • Bakaikoa - Morgaetxebarria
  • Larrazabal - Eskiroz

Aspe:

  • Egiguren V - Erostarbe
  • Exposito - Bikuña
  • Salaberria - O.Etxebarria
  • Zabala - Gaskue

Zazpi jardunaldiko bi itzuli, orotara hamalau jardunaldi jokatuko dituzte pilotariek sailkapen ligan. Bi bikote onenak zuzenean sailkatuko dira finalerdietako ligara eta hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatuek playoffak jokatu beharko dituzte aurrera egin ahal izateko. Finalerdietako ligak hiru jardunaldi izango ditu eta finala Labriten izango da apirilaren 1ean.

Lehen jardunaldia (lehen mailako partidak ere jokatuko dituzte):

  • Azaroak 25, ostirala, Azkoitian
    • 22:15. Ezkurdia - Martija vs. P.Etxeberria - Rezusta eta Egiguren V - Erostarbe vs. Salaberria - O.Etxebarria.
  • Azaroak 26, larunbata, Bartzelonan
    • 17:15. Bakaikoa - Morgaetxebarria vs. Zubizarreta III - Elizegi eta Laso - Imaz vs. Jaka - Aranguren.
  • Azaroak 27, igandea, Tolosan
    • 17:00. Agirre - Iztueta vs. Larrazabal - Eskiroz eta Urrutikoetxea - Albisu vs. Peña II - Mariezkurrena II.
  • Azaroak 30, asteazkena, Eibarren
    • 17:00. Zabala - Gaskue vs. Exposito - Bikuña eta Altuna III - Tolosa vs. Elordi - Zabaleta.

Aurreneko jardunaldietako jaialdietarako sarrerak Entradasfronton.com webgunean eskuratu daitezke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!