Bi ikastaro berri antolatu ditu Lehiberri Eskolak

Tolosaldeko Ataria 2022ko aza. 22a, 07:57

Lehiberri Zentroan (Apatta Erreka industrigunea) izango dira biak. 'Kit Digitala' ikastaroaren bigarren deialdia izango da abenduaren 15ean, 10:00etatik 11:00etara; egun berean, ahozko ingelesa lantzeko formakuntza ikastaroa jarriko dute abian enpresentzat.

Kit Digitala jardunaldiaren helburua bigarren deialdiko berritasunen eta ETEak digitalizatzeko programak eskaintzen dituen irtenbideen berri ematea da. 49 langile arteko profesionalak edo autonomoak eta ETEak biltzen ditu bigarren deialdi honek. Iñaki Sayar Gipuzkoako Industria Ingeniarien Elkargoko ETEak bizkortzeko bulegoaren teknikariak gidatuko du ikastaroa.

Edukia:

  • Dirulaguntzen helburua
  • Onuradunak – Agente Digitalizatzaileak
  • Dirulaguntzen barne sartzen diren soluzioen katalogoa
  • Eskaera prozedimendua
  • Soluzioak nola abiaratu
  • Digitalizaziorako bestelako dirulaguntzak

Matrikula:

  • Doan. Aldez aurretik eman behar da izena esteka honen bitartez. Zoom plataforman ere zuzenean jarraitzeko aukera izango da.

Ingeles ikastaroa

Bestetik, Elduaien Hizkuntza Eskolaren bitartez, Lehiberri Forora atxikituta dauden enpresentzat ahozko ingelesa lantzeko doako ikastaroa izango da, presentzialki. 10 asteko iraupena izango du ikastaroak. Eskolak astean behin izango dira, eta urtea amaitu aurretik, taldea osatzea da antolatzaileen helburua.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!