Azaroaren 25aren bueltako egitaraua prestatu du Saiaz Mankomunitateak

Ataria 2022ko aza. 18a, 13:59

Albiztur, Beizama, Bidania-Goiatz eta Errezilgo herritarrek askotariko ekitaldiak antolatu dituzte datozen egunetarako.

Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Albiztur, Beizama, Bidania-Goiatz eta Errezilgo eskolak, Matraka Emakume Taldeak, Emagin Elkarteak eta beste hainbat eragilek elkarlanean osatu dute egitaraua. Azaroaren 22an, asteartea, izango da lehen ekitaldia; azkena, berriz, abenduaren 2an.

Egitaraua
  • Azaroak 22, asteartea
    • Kamiseten margoketa berdintasunaren inguruko leloekin, Errezilgo Akertxokon.
  •  Azaroak 25, ostirala
    • Tratu onen inguruan role playing-a, Albizturko eskolan. 16:00etan, elkarretaratzea eskola aurrean.
    • Errezilgo San Martin Eskolan, Atsegin izatea modan dago eta Derrigorrezko musurik ez ikus-entzunezkoen proiekzioa eta horien inguruko hausnarketa. 16:00etan, antzezlanen emanaldia eskolako patioan, gurasoentzat. Akertxokon, gaztetxoekin dinamika desberdinak.
    • Bidania-Goiazko Txinkorta eskolan, eskuen arrastoekin ekintza positibo eta negatiboak idatzi, abestiak landu, argazkiak egin eskuei sentimenduak adieraziz eguneko zentroan eta familikoei.
    • 19:00. Elkarretaratzea, emakumeen kontrako indarkeria salatzeko, Bidania-Goiazko frontoi aurrean.
  • Azaroak 29, asteartea
    • Txangozatu antzerki ibiltaria Bidania-Goiazko kaleetan zehar, Intujai taldearen eskutik, maskulinitate eredu berriak lantzen. LHko 1. mailatik 6. mailara arteko haurrei zuzendua.
  • Abenduak 2, ostirala
    • 17:30-20:30. Autodefentsa feminista tailerra, 12 urtetik gorako emakumeei zuzenduta, Albizturko udaletxeko bigarren solairuan.

Protokoloa, eskuragarri

Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea indarkeria matxistaren aurkako protokoloa prestatzen aritu da 2021 eta 2022 urteetan; berezitasun bat izan du, hain zuzen ere, protokoloa osatzerakoan herritarrak inplikatzea. Azken asteetan lau herritako plazetan aurkeztu dute, besteak beste, Albizturren. Orain, sarean zabaldu dute.

Lanketan hainbat eta hainbat eragilek hartu dute parte: Saiazko teknikariak, lau herrietako udal ordezkariak, lau herrietako ordezkariak eta beste hainbat eragilek, hala nola, osasun langileak, ertzaintza, abokatu taldeak eta laguntza sareak. Farapik koordinatu eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundu dute.

Protokoloak bi euskarri ditu, esku-orria eta bideoa, biak bi hizkuntzetan:

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!