Abian da hirugarren Euskaraldia

Ataria 2022ko azaroaren 18a

Hamabost eguneko ariketaz harago doan egitasmoa da Euskaraldia. Euskararen herria kalean ikusarazteko, komunitateko kideen arteko loturak sendotzeko, eta hizkuntza ohituretan eragiteko engaiamendu kolektibo itzela. Gaurtik eta abenduaren 2ra arte, euskaraz edonorekin, edonon eta edonoiz solastatzeko gonbita egin dute Euskaraldiaren antolatzaileek. Nor bere mailaren eta gaitasunaren arabera, ahobizi edo belarriprest, baina ahal den guztietan. Hasi da hitzez ekiteko garaia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!