Azaroaren 26an Larrabetzura joateko autobusa antolatu dute eskualdean

Ataria 2022ko azaroaren 16a

Uemak antolatuta, 'Gazteok Arnas' eguna ospatuko dute egun horretan, udalerri euskaldunetan bizi diren gazteek elkar ezagutzeko eta haien arteko harremanak indartzeko helburuarekin. Amasa-Villabonatik irtengo da autobusa.

Egun osoko egitaraua antolatu du Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, Larrabetzuko gazteekin eta eragileekin elkarlanean. Gazteok Arnas egunaren helburua da udalerri euskaldunetako gazteak saretzea eta haien arteko harremanak sendotzea. Azken urteetan, udalerri euskaldunetako gazte ugarik parte hartu dute Uemaren Salto! udalekuetan (2022an, adibidez, ehun gaztek), eta haien arteko harreman-sareak sortu dira. Horiek zabaltzea eta indartzea da, hain justu, Gazteok Arnas egunaren xedea.

Egitarau zabala izango da Gazteok Arnas egunean. Tartean, bertso-bazkaria izango da, eta zabalik dago harako izena emateko epea: 15 euroko kostua du. Bazkarirako izena ematearekin batera adierazi behar da zein autobus hartu nahi den. Larrabetzurako joan-etorria egin ahal izateko, autobusa izango da eskualdetik: Villabonatik abiatuko da goizean, eta hara bueltatuko da iluntzean. Helbide honetan eman daiteke izena: labur.eus/GazteokArnasLarrabetzu2022

EGITARAUA:

11:30: ongi-etorria, bertako gazteen eskutik.

11:30-13:00: tailerrak aukeran: zirku-tailerra, mural-margoketa, ibilbidea…

13:00: ekitaldia.

14:00: bertso-bazkaria (*aukera beganoa egongo da).

17:00: Zo-Zongó perkushow taldearen emanaldia herriko kaleetan.

19:00: Kuluxka Klan eta DJ Nahia Novo Hori Bai gaztetxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!