Amurriora autobusez joateko aukera

Ataria 2022ko azaroaren 14a

Argazkia: Bertsozale Elkartea

Oihana Iguaran bertsolari amasarrak Amurrion kantatuko du, larunbatean (azaroak 19), Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoen bigarren itzuliko lehen saioan. Bertara joateko autobusa antolatu du Harituz Bertsozale Elkarguneak eskualdeko herritarrentzat.

Ondorengo orduetan aterako da eskualdeko lau herritatik:

  • 14:30ean, Amasa-Villabonan, Olaederra kiroldegi parean.
  • 14:45ean, Tolosan, Zumarditxiki ondoan (dama berdea).
  • 14:55ean, Alegian, Intxurre aurrean.
  • 15:00etan, Ikaztegietan, ostatu aurrean.

Behin saioa amaitu eta 20 minutura abiatuko da autobusa Amurriotik eskualdera.

Prezioa 10 eurokoa da eta azaroaren 16a (asteazkena) da izena emateko azken eguna. Erreserba egiteko, 679 628 914 telefono zenbakira WhatsApp mezua bidali behar da; ordainketa Bizum bidez egin behar da.

Bertsolari hauek abestuko dute Amurrion: Oihana Iguaran, Agin Laburu, Aitor Bizkarra, Alaia Martin, Miren Artetxe eta Onintza Enbeita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!