SARIDUNAK

Udazkeneko zozketa bereziko sariak, Tolosara

Ataria 2022ko azaroaren 14a

Tolosako Mila Otamendi izan da 'Ataria'-k antolatutako udazkeneko zozketa bereziaren irabazlea; erantzun ona izan du ekimenak.

Udazkeneko egun hauek zertxobait alaitzeko eta 'Ataria'-ren jarraitzaileak eskertzeko, sari bikaina zozkatu dugu eskualdeko herritarren artean.

Zozketa berezi honetan Atarikideek eta jarraitzaileek izena emateko aukera izan dute eta ia 300 parte hartzaileren artean, Errigorako saski beltza eta Atariako produktuez osaturiko material sorta Mila Otamendi tolosarrak irabazi ditu.

Ekimenaren harrera ona ikusita, 'Ataria'-tik parte hartzaile guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!