Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da azaroaren 25a eta Zizurkil eta Villabonako udalek, Aiztondoko Mugimendu Feministarekin batera hainbat ekitaldi antolatu dituzte.
Ostiral honetan, azaroak 18, bi ekitaldi egingo dituzte. Zizurkilen, Itzal taldearen kontzertua izango da Joxe Arregi plazan 20:30ean, eta ondoren, solasaldia egingo dute. Amasa-Villabonako Txoko Morean, berriz, biolentzia obstetrikoaren inguruko hitzaldia eskainiko du Nahia Alkorta Elezgaraik, 18:00etan hasita.
Azaroaren 25ean, berriz, karro poteoa egingo dute Villabonako plazatik hasita eta 18:45ean Emakumeen Irradaka egingo da Joxe Arregi plazan. 18:30etarako deitu dute entsegurako hitzordua. 19:00etan elkarretaratze ibiltaria egingo dute Zizurkildik Villabonara eta bertako Berdura plazan egingo da egunari lotutako ekitaldia. Iluntzeko 20:30etik aurrera, pikoteoa eta karaokea izango dira Villabonako gaztetxean.