Santa Zezilia eguna ospatuko du Loatzok herriz-herri

Ataria 2022ko azaroaren 14a

Santa Zezilia musikarien eguna da eta Loatzo musika eskolak solasaldi musikatuak eskainiko ditu Irura, Anoeta, Zizurkil, Villabona, Altzo eta Adunan.

Azaroaren 21etik abenduaren 2ra Loatzo musika ikasleek solasaldi musikatuak egingo dituzte herriak girotuz, Santa Zezilia egunaren bueltan. Aurten musika eskolak 20. urteurrena du eta ikasturtean zehar beste hainbat ekimen egingo dituela iragarri du.

"Mugimendua, melodia, erritmoa, isiltasuna, itxarotea, adimena, errespetua, inprobisazioa, lagun giroa, ordena… zenbat hitz, elementu eta egoera ezberdin bizitzen ditugun musikaren bitartez". Bizitzan, musikak duen lekua ezagutarazi nahi dute, aldiro, Loatzo musika eskolan. Horregatik, herritarrak gonbidatu dituzte kalejirak eta kontzertuak ikusi, entzun eta gozatzera.

  • Azaroak 21, astelehena. Irurako plazako arkupeetan 17:45ean.
  • Azaroak 22, asteartea. Anoetako plazan 18:30ean.
  • Azaroak 23, asteazkena. Zizurkilgo Atxulondo 19:00etan.
  • Azaroak 24, osteguna. Villabonako Musika Eskolan 19:30ean.
  • Azaroak 25, ostirala. Altzoko Batzarremuñon 18:30ean eta Alegiako plazan 16:30ean.
  • Abenduak 2, ostirala. Adunako udaletxe azpian 16:30ean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!