Ikaskoli saskiak Xiberoko ikastolak babesteko

Ataria 2022ko azaroaren 14a

Zuberoako ikastolek Ikaskoli izeneko kanpainaren bitartez gabonetako saskiak jarri dituzte salgai, euskara sustatzeko babesa lortzeko. Saskiak bertako produktuez osaturikoak eta kalitate handikoak dira, eta azaroaren 27rarte eskuratu ahalko dira beraien webgunean.

Zuberoan kokatzen diren 2 ikastolek (Alozekoa Basaburuan, eta Eperra Pettarrean) tokiko produktuez osaturiko saskiak salgai jartzen dituzte gabonetarako, ikastolak laguntzeko eta bertako ekoizpenak ezagutarazteko helburuarekin. Hiru saski daude aukeran, Pettarra (51 euro), Arbaila (57 euro) eta Basabürü (68 euro).

Eskaera online egin daiteke, eta Tolosaldean Galtzaundiren bulegoan jasotzeko aukera izango da, abenduaren erdialdean, gabon garaiaren aurretik.

 

>

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!