Eki Lizaso, Euskadiko txapeldun

Ataria 2022ko azaroaren 11

Pasa den larunbatean, azaroak 5, Halterofiliako 17 urtez azpiko Euskadiko Txapelketa jokatu zuten Basaurin. Danok Danena taldeko pultsulariak, txapelketa irabazteaz gain, Euskadiko 4 errekor berri ezarri zituen.

96 kiloko kategorian ondorengo markak ezarri ditu: 125 kilo abiadan, 155 kilo bi denboratan, eta 275 kilo eta 280 kilo total olinpikoan. Danok Danenatik adierazi dutenez, kontuan izan behar da Espainiako Txapelketa izango balitz, ezarritako marka hauek Espainiakoak izango liratekeela. «Ez dugu ahaztu behar gaztetxo honek 2 urte besterik ez daramatzala halterofilia praktikatzen eta ezin diogula gehiago eskatu, ezarritako marka hauek nazioarteko mailakoak baitira».

Taldetik azpimarratu dutenez, Ekaitz Cortajarenak eta Jon Ander Iriartek «maisuki» zuzendu zuten txapelketa osoan. «Bi hauek esperientzi handia dute, gaztetatik baitaude taldean eta txapelketa askotan altxatzen hartu dute parte. Oraingo honetan hasiak daude entrenatzaile lanak egiten eta datorren erreleboa izan daitezke. Zorionak bai Ekiri bai beste biei, egin duten talde lan onagatik».

Irunen izango da hurrengo hitzordua, abenduaren 3an; Gipuzkoako Taldekako Emakumezko eta Gizonezkoen Txapelketa jokatuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!