Asteburuan jokatuko dituzte Gipuzkoako Esku Pilota Txapelketako lehen finalak

Ataria 2022ko azaroaren 11

Gaur, Intxurre Pilota Elkartekoen txanda izango da, Alegiako Elorri pilotalekuan. 19:00etan hasiko da kadeteen 1. mailako finala; Harkaitz Murua altzotarrak eta Aimar Segurola asteasuarrak (Intxurre), Jokin Artetxeren eta Ekain Azkueren (Ilunpe 1) aurka jokatuko dute.

Eskuzko eta gomazko paletako lehendabiziko finalak jokatuko dituzte, asteburuan, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Hain zuzen ere, eskuz binakako kadeteen 1. mailako, jubenilen 1. mailako eta nagusien Ohorezko, 1. eta 2. mailako lehiak izango dira ikusgai. Gomazko paletan, binaka, emakumezkoen nagusien 1. eta 2. mailako finalak ikusteko aukera izango da.

Egutegia:

  • Azaroak 11, ostirala
    • 19:00. Eskuz binaka kadeteak, 1. maila, Alegiako Elorri pilotalekuan.
      • Harkaitz Murua-Aimar Segurola (Intxurre) vs. Jokin Artetxeren eta Ekain Azkueren (Ilunpe 1).
      • Partida horrez gain, alebinen 2. mailako partida (Enetz Ipentza (Intxurre) vs. Erauntzetamurgil (Oiarpe)), Kadeteen 2. mailako partida (Intxurre vs. Ilunpe 2) eta palaz neska jubenilen binakako bi partida  (Intxurre 2 vs. Hernani 2 eta Intxurre 1 vs. Txulobi) jokatuko dituzte. 18:10ean hasiko da jaialdia.
    • 19:30. Gomazko paleta neska nagusiak, Hernaniko Udalekoa pilotalekuan.
      • 2. maila: Naiara Aldasoro-Amaia Lopez (Ataun) vs. Enara Manzisidor-Ane Kerejeta (Hernani 1).
      • 1. maila: Leire Galdos-Maider Mendizabal (Su-Berri) vs. Miren Goikoetxea-Maider Huizi (Hernani).
  • Azaroak 12, larunbata
    • 18:00. Eskuz binaka, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan.
      • Jubenilak, 1. maila: Iker Izagirre-Artea Goiburu (Lapke) vs. Oihan Etxeberria-Unax Landa (Oiarpe 1).
      • Ohorezko maila: Beñat Garmendia-Beñat Senar (Lapke) vs. Jon Urbieta-Xabier Urbieta (Behar Zana).
  •  Azaroak 13, igandea
    •  11:30. Eskuz binaka nagusiak, Antzuolako Udal Pilotalekuan.
      • 2. maila: Iñaki Galdos-Alex Sukia (Tartaloetxe) vs. Ander Garmendia-Oier Otxoa (Lapke 2)
      • 1. maila: Paul Ojuel-Markel Lizeaga (Hernani 1) vs. Aitor Mendizabal-Manex Balerdi (Soraluze).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!