Gazteok Arnas egunera joateko autobusa antolatu dute

Ataria 2022ko azaroaren 10a

Azaroaren 26an Larrabetzun izango den Gazteok Arnas, Udalerri Euskaldunetako Gazteen Egunera joateko autobusa aterako da Amasa-Villabonatik.

Gazteok Arnas, Udalerri Euskaldunetako Gazteen eguna egingo dute datorren azaroaren 26an Larrabetzun. Egun osoko egitaraua antolatu dute bertan:

  • 11:30. Ongi-etorria Larrabetzuko plazan, bertako gazteen eskutik.
  • 11:30-13:00. Tailerrak (zirku tailerra, mural margotzea, ibilbidea...) aukeran.
  • 13:00. Ekitaldia.
  • 14:00. Bertso bazkaria (*aukera beganoa egongo da
  • 17:00. Zo-Zongó perku-show taldearen emanaldia Larrabetzuko kaleetan zehar.
  • 19:00. Kontzertuak Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean (Kuluxka Klan eta DJ Nahia Novo).

Amasa-Villabonatik Larrabetzura joateko autobusa antolatu dute. Formularioa bete beharko da horretarako eta 15 euro ordaindu, izen abizenak argi adieraziz. Azaroaren 21a da izen emateko azkeneko eguna.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!