Gaur, azaroak 10, Tolosaldean zer?

Ataria 2022ko aza. 10a, 05:59

Amasako jaiak, jabetze eskola, ipuin txokoa, ikastaroak eta gehiago gaurko eskualdeko agendan.

Osteguna, azaroak 10

 

 

Azterketa teknikoa

Elizaren ondoko aparkalekua, Berastegi

Nekazal makinariaren azterketa teknikoa. Txanda hartzeko: 943 62 63 00 edo www.itevelesa.com -en.


06:00

Amasako festak

Amasa-Villabona

Oilasko Jokoa. 06:00. Gazteen gosaria Amasa kafetegian, trikitilariek alaiturik. 14:30. Gazteen bazkaria Uxo-Toki elkartean. 17:00. Soka dantza eta aurreskua plazan. 21:00. Gazteen afaria Iturri-goxo jatetxean.


09:00

Lehiberri eskola

Lehiberri zentroa, Tolosaldea

Finantzak, finantzan aditu ez direnentzat, Cristina Elolarekin.Doakoa.


17:00

Jabetze eskola. 'Eskuak argitara!' tailerra. Autosufizientzia elektrizitatean

Tolosako kultur etxea, Tolosa

'Eskuak argitara!' tailerra. Autosufizientzia elektrizitatean. Paz Carbajosa Dalmau. Gaztelania. 10 euro. Azaroak 10 eta 17.


18:00

Ipuin txokoa

Liburutegia, Anoeta

Ipuin txokoa, HHko haurrentzat, Miriam Mendozarekin.


18:00

Ikastaroa

Liburutegia, Baliarrain

Hika hitz egiten ikastaro azkarra. Lau saio: urriak 27, azaroak 3, azaroak 10 eta azaroak 17.


19:00

Abentura Astea

Herri eskola, Irura

'Bidaiatu gabeko bidaia'. Imanol Artola felix-ek kontatuta. Euskal Herriari itzulia bizikletaz.


19:00

Hitzaldia

Fagus Alkiza interpretazio zentroa, Alkiza

'Onddoak biodibertsitatearen giltzarri'. Joxepo Teres Izkierdo, Aranzadi zientzia elkartea, Mikologia saila.


19:30

Villabona.doc

Gurea antzokia, Amasa-Villabona

'Vaca' dokumentalaren proiekzioa. Sarrera 3 euro.


20:30

Fire of Love

Leidor antzokia, Tolosa

 

 

 

Erakusketa

Udaletxeko pleno aretoa, Berrobi

San Agustin jaietako argazki erakusketa, udaletxean, abendua bitarte.

 

 

Amalur Jardunaldiak

Topic, Tolosa

Erakusketa. Bidaiak; arkatz, paper eta tintazko uneak. 'USK Garabateando Bidasoa'.

 

 

Mendeurrena

Aranburu jauregia, Tolosa

Tolosa CF-ren mendeurrenaren erakusketa, Aranburu jauregian, azaroaren 13a bitarte. Argazkiak eta klubarekin lotura duten hainbat elementu izango dira ikusgai.


 

Erakusketa. 'Jordi Bertran, txotxongilolariaren 45 urte'

Topic, Tolosa

Aldizkako erakusketa 'Titireszena'-ren barruan. 'Jordi Bertran, txtongilolariaren 45 urte'.

 

18:00

20:30

Memoria. Bizikidetza. Bakea

Gureako erakusketa gela, Amasa-Villabona

Erakusketa. Lasarte-Oriako Herritarren Foroaren 'Bizikidetzarako memoria para convivir' erakusketaren irekiera eta aurkezpena.

 

 

Erakusketa.'Tito Saavedrari omenaldia'

Topic. Anbigu, Tolosa

Titereszenaren barruan, 'Tito Saavedrari omenaldia'.

 

 

Argizaiola 2020. 40. edizioa

Aranburu jauregia, Tolosa

Argazki erakusketa. Euskal Herriko Argazki Taldeen Federazioak Argizaiola argazki lehiaketa antolatzen du, eta "lehiaketen lehiaketa" dei diezaiokegu.Aurreko urtean lehiaketa ezberdinetan hobekien sailkatutako euskal argazkilariek Argizaiolan parte hartzeko gonbidapena jasotzen dute. Erakusketa ibiltari bat antolatzen da saritutako argazkiekin eta parte hartu duten argazkien aukeraketa batekin. Erakusketa hau 2020. urtean egindako 40. edizioari dagokio.

 

09:00

11:00

KzGunea. Oinarrizko formazioa

KZGunea, Rondilla, 34, Tolosa

Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi. 20 ordu. Gaztelaniaz.

 

18:00

20:00

KZ Gunea. Irudia eta Bideoa

KZGunea, Rondilla, 34, Tolosa

Eman lehenengo pausoak argazki ukituan GIMPekin. 16 ordu. Gaztelaniaz.

 

 

Erakusketa. 'Gorputz habitatuak'

3 taberna, Tolosa

Clara Probanza Arrizabalagaren 'Gorputz habitatuak' erakusketa. Clara Probanzaren marrazkietan munduaren potentzia osoa islatzen da, bizitzaren posibilitate infinituak: beso bakarreko pertsonaiak, mila begiko buruak, txori-hankak dituzten gizakumeak... Izaki dibertigarri eta abismalak denak ere, supazterretik bizi-lezio paregabeak ematen dizkigutenak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!