Atarikideen txokoa

Kultura izango da protagonista aste honetako Atarikideen Txokoan

Ataria 2022ko azaroaren 7a

Guztira, ikuskizunetarako 8 sarrera zozkatuko ditugu aste honetan.

Ondorengoak zozkatuko ditugu:

  • Jon Maiaren 'Kantu bat gara' ikuskizunerako bi sarrera bikoitz.
    • Saioa ostiralean, azaroaren 11n, Tolosako Leidor antzokian izango da, 19:00ean
  • Motxila 21 taldearen kontzerturako sarrera bikoitza zozkatuko dugu Irurako Ikastolaren eskutik.
    • Kontzertua azaroaren 19an, larunbata, 18:00etan Tolosako Leidor antzokian.
  • Il Trovatore - opera pantailan - ikuskizunerako sarrera bikoitza zozkatuko dugu.
    • Saioa azaroaren 15ean, asteartea, 20:00etan izango da Gurea Antzokian (Amasa-Villabona).

Zozketetan izena emateko, atal honetan. Parte hartzeko epea, osteguna 11:00ak arte. Zorte on!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!