Tolosaldeko hainbat enpresek Hazinnova akreditazioa jaso dute

Ataria 2022ko azaroaren 3a

Enpresa berritzailearen akreditazioa Hertell SC-k, Irudek 2000 SL-k, Jamai Technical Services SL-k, Laser Oria SL-k eta San Migel Garraioak 1961 SL-k jaso dute eskualdean.

Hazinnova programari esker euren berrikuntza-proiektua arrakastaz ezarri duten Donostialdea, Tolosaldea, Bidasoaldea eta Urola Kostako 30 enpresak enpresa berritzailearen ziurtagiria jaso dute gaur, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren, SPRIren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eskutik. Ziurtagiria jaso duten enpresa horiek berrikuntza ez teknologikoko mikro-proiektuak ezarri dituzte beren erakundeetan merkatuan duten posizioa hobetzeko.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!