50 ikasle matrikulatu dira AEK euskaltegian

Ataria 2022ko azaroaren 3a

Tolosaldeko AEK-k dei egin die herritarrei ikasturte honetan abiarazitako ikastaroetan izena ematera. «Hilabete inguru pasa da ikastaroak hasi zirenetik eta taldeak martxa hartzen hasi dira. Oraindik hainbat taldetan lekua dagoenez, interesa duena harremanetan jar dadila Andoaingo AEK euskaltegiarekin», esan dute.

Ikasturte honetan 50 pertsonak eman dute izena Tolosaldean osatutako taldeetan eta pozik daude euskaltegian, nahiz eta kopurua handitu nahi duten euskara ahalik eta gehien zabaltzeko. 50 ikasle horiek sei talde osatu dituzte eta gehienak hasiera mailakoak dira. Ikastaroak ekainera bitartekoak dira eta hasita badaude ere, euskara ikasi nahi dutenei beldurrik ez izateko esan diete, ikastaroetako martxa segituan hartuko dutelako.

Villabonan Aisa harrera ikastaroa abiarazi dute eta astelehen, astearte eta ostegunetan biltzen dira 09:30etik 11:30era.
Zizurkilen bi talde atera dira; batean B2 maila lantzen dute eta astelehen, astearte eta ostegunetan biltzen dira 09:30etik 12:00etara, eta beste taldean A2-B1 mailak jorratzen dituzte astelehen, astearte eta ostegunetan 15:00etatik 17:00etara.
Anoetan A1 maila lantzen dute asteazken eta ostiraletan 09:30etik 12:00etara. Alegian ere maila bera ari dira ematen baina astelehen eta asteazkenetan 18:00etatik 20:30era. 

Orendainen A1 mailakoak ari dira 18:00etatik 20:30era astelehen eta asteazkenetan. Taldeetan izena emateko 943 59 17 04 edo 688 74 66 43 telefono zenbakietara deitu daiteke edo andoain@aek.eus helbidera idatzi.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!