Ohitura beldurgarrietara itzuliz

Ataria 2022ko urriaren 31

Herriz herri berreskuratzen ari den usadioa da Gau Beltzarena. Eskualdean herri ugari ari dira Arimen Gaua delakoa bere kale eta plazetara ekartzen. Horren adibide dira Irura eta Elduain.

Iruran San Migel plazan elkartu dira haur eta gaztetxoak, gurasoak ere ez dira falta izan. Mozorro landuak ikusi dira elizaren bueltan, beldurgarriak, arimei dei egiten zietenak, batzuk bertakoagoak, besteak kanpokoagoak. Photocall bat ere ezarri dute eliza atariak eta txandaka kokatu dira haur eta nerabeak kalabaza artean. Gurasoak danbolinari eragin eta gaztainak erretzen aritu dira, ondoren bertaratutakoen artean banatzeko.

Elduainen aldiz, Urriko Kulturaldiaren barruan kokatu dute gaurko ekimena. Eliza izan dute kokalekua elduaindarrek ere; eta bertan, Gau Beltzeko ipuinak kontatu dituzte. Ondoren, Belburraren ibilbidea izango zuten eta gaztaina jatea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!