Atarikideen txokoa

Aste honetako Atarikideen txokoa martxan da

Ataria 2022ko urriaren 31

Ondorengoak dira aste honetan atarikideen artean zozkatuko ditugun sariak: 

  • Bertsolari Txapelketa nagusiko saiorako sarrera bikoitza.
    • Saioa larunbatean, azaroaren 5ean, Irungo FICOBAn izango da, 17:00etan.
  •  Errigorako saski berdea
    • Ondorengo produktuez osatua: Oliba-olio birjina estra · Orburuak · Zainzuri zuriak · Pikillo piperrak · Botila ardoa · Ardo-ozpina · Tomate frijitua · Arroz integrala · Pasta · Konbutxa tea · Teilak · Sagar-zukua · Txitxirioak · 2023ko egutegia
  • Guuk Gipuzkoa Basket-en partida ikusteko bi sarrera.
    • Partida igandean izango da, 12:00etan, Zunder Palenciaren aurka Angulas Aguinaga Arenan.

Hartu parte zozketetan atal honetan.

Parte hartzeko epea, osteguna 11:00ak. Zorte on!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!