Borrokatutako garaipena

Ataria 2022ko urriaren 29a

Jon Irazu adunarraren debuta izan da erremonte profesionalean, eta 32-35eko emaitzarekin irabazi du Zaldua II.arekin bikotea eginez, Zaldua I-Odeiren aurka.

Behar Zana elkartearen 75. urteurrenaren harira, erremonte jaialdia izan da Villabonako Udal pilotalekuan. Irazu-Zaldua II eta Zaldua I-Odei bikotea aritu dira nor baino nor lehen partidan, eta lehenengoek irabazi dute, 32-35eko emaitzarekin. Urdinak indartsu hasi dira, eta 8 tantoko aldearekin urrundu dira partidaren lehen zatian, baina, partidaren erdialdera urdinak gerturatzen joan dira, berdintzera iritsi arte. Aurretik ere jarri dira azken txanpan, baina azkenean urdinak gehiago izan dira.

Partida hori, gainera, Irazu adunarraren debuta izan da erremonte profesionalean, eta pozik zegoen partidaren amaieran. Ez bera bakarrik, baita, partida osoan pankarta eta guzti animatzen egon zaizkion lagun eta gertukoak ere.

Bigarren partidan, Aldabe-Azpiroz 35-33 gailendu dira Ansa II-Juanenearen aurka.

Goizean, haurrentzako Euskal Pilota Topaketa egin dute, eta ondoren bazkarian bildu dira pilotazaleak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!