Bertsolari Txapelketa Nagusia aurrera doa eta gaur arratsaldean jokatuko da finalaurrekoetako lehen faseko bigarren saioa, Donibane Garazin. 17:00etan hasiko den saioan, Aitor Etxebarriazarragak, Amets Arzallusek, Asier Azpirozek, Haritz Mujikak, Nerea Elustondok eta Oihana Iguaranek abestuko dute.
Donibane Garaziko saio hau zuzenean jarraitzeko aukera egongo da Ataria.eus-en.

