Bihar goizaldean izango da ordu aldaketa

Ataria 2022ko urriaren 29a

Bihar, urriko azken igandea, ordua aldatu beharko dugu neguko ordutegira egokitzeko. Hala, ordulariak ordubete atzeratuko beharko dira goizaldean, eta 03:00retan 02:00ak izango dira; 25 orduko eguna izango da.

Igandetik aurrera, hortaz, goizago argituko du egunak, eta, era berean, lehenago ilundu. Ordutegi aldaketa hori Europar Batasuneko herrialde guztietan egingo da, lanaldiko orduetan argi naturala aprobetxatzeko, nahiz eta neurri horrek eztabaida piztu duen azken boladan.

EBk estatu kideentzako ordu aldaketa ezarri zuen 2001ean. Geroago, 2018an, Europako Batzordeak ordutegi aldaketa bertan behera uztea onartu zuen, galdetutako 4,6 milioi europarren %84arekin adostu ondotik.

2019an, Europako Parlamentuak berretsi egin zuen erabakia, eta urtebeteko epea ezarri zuen proiektua gauzatzeko. Ezinezkoa izan zen gauzatzea, eta 2021era atzeratu zen, gaurdaino, eta ordu aldaketak indarrean darrai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!