Aiztondoko eskola publikoek abiatu dute ikasturte berria

Ataria 2022ko urriaren 26a

Aurten Larraulgo herri eskola batu zaie Aiztondoko eskola publikoen sareari eta guztira zortzi ikastetxek osatzen dute.

Aiztondoko eskola publikoaren sareak ekin dio ikasturte berriari. Aurtengo ikasturtean eskola berri bat gehitu zaie, lehendik Pello Errota ikastetxearen gela atxikitua zena eta orain eskola izenarekin estreinatu dena: Larraulgo herri eskola.
 
Aiztondoko eskola publikoaren sarea zortzi ikastetxe publikok osatzen dute: Fleming herri eskola (Villabona), Erniobea institutua (Villabona), Adunako herri eskola (Aduna), Pedro Maria Otaño herri eskola (Zizurkilgo Elbarrena), San Millan herri eskola (Zizurkilgo Herrigunea), Alkizako herri eskola (Alkiza), Pello Errota herri eskola (Asteasu) eta Larraulgo herri eskola (Larraul).
 
Bertako zortzi zuzendariak eta Lasarteko Berritzeguneko zuzendaria hilean behin biltzen dira koordinazio bilerak egiteko. Bilera horien helburu nagusiak dira Aiztondoko eskola publikoaren sarea indartzea, gai komunen inguruan elkarlanean aritzea eta eskolen arteko harremana sendotzea. 
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!