Jon Irazu adunarrak debuta egingo du erremonte profesionalean

Ataria 2022ko urriaren 26a

Villabonako Udalak, Behar Zana Elkartearen 75. urteurreneko ospakizunekin jarraitzeko, erremonte jaialdi berezia antolatu du herriko udal pilotalekuan; bi partida jokatuko dituzte larunbatean, 16:30ean hasita.

Berez, Urriza zen partida jokatzekoa, baina lesioagatik, Irazuk ordezkatuko du. Jaialdirako gonbidapenak aurrez erreserbatu daitezke beharzanapelota@gmail.com helbide elektronikora idatzita; egunean bertan, 5 euroren truke erosi ahal izango da sarrera.

Ondorengoak izango dira jaialdiko partidak:

  • Zaldua I - Odei vs. Irazu - Zaldua II
  • Ansa II - Juanenea vs. Aldabe - Azpiroz

Euskal pilota topaketa, gaztetxoentzat

Goizean, 11:00etatik 13:20era, euskal pilota topaketaz gozatzeko aukera paregabea izango dute herriko eta bailarako pilota eskolako gaztetxoek, Villabonako eskola kirolekoekin batera. Topaketa honetan joko garbia, esku pilota, pala edota erremontea bezalako kirolak probatzeko aukera izango dute. Ondoren, bazkari eder baten bueltan esperientziak partekatzeko aukera izango dute bertaratutako gaztetxoek. Bazkarirako txartelen prezioa 5 eurokoa da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!