Anton Elosegi eta Olatz Peon EAJren hautagai zerrendan

Ataria 2022ko urriaren 26a

2023an udal eta foru hauteskundeak egingo dira eta EAJren Gipuzko Buru Batzarrak hautagai zerrenda aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundirako. Diputatu nagusirako hautagaia Eider Mendoza izango da.

Tolosaldeko bi ordezkari daude EAJren foru aldundirako hautagai zerrendan, Oria barrutiaren barruan. Alde batetik, Anton Elosegi Villanueva gaztea agertzen da zerrendan. Egun, Ikaztegietako zinegotzia da Elosegi. Bestetik, Olatz Peon Ormazabal aukeratu du hautagai izateko EAJk, egungo Tolosako alkatea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!