Irazu eta Mujika, Aizkolari Txapelketa Nagusiaren kanporaketan

Ataria 2022ko urriaren 20a

Iaz finalerako sailkatu ziren sei aizkolariak.

Larunbat honetan Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko kanporaketa izango da jokoan Azpeitiko Izarraitz frontoian.

Saioa 18:00etan hasiko da eta bertan izango dira Jon Irazu zizurkildarra eta Jexux Mari Mujika ibartarra. Beste 11 aizkolari izango dira kanporaketan lehian: Mikel Larrañaga, Eneko Otaño, Julen Alberdi Txikia IV.a, Aitzol Atutxa, Uhaitz Mugertza, Julen Larrea, Iñaki Azurmendi, Arkaitz Jauregi, Jon Rekondo, Ibai Soroa eta Txomin Amundarain.

Sarrerak aurretik Azpeitiko Mendizabal erretegian erosi ahalko dira, eta 17 urtetik beherakoak doan sartu ahalko dira frontoira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!