'Arrosa Sarea, 20 urte uhinak uztartzen' dokumentala aurkeztu dute

Ataria 2022ko urriaren 14a

Ataria Irratia parte den Arrosa Sareak bere ibilbidearen inguruko dokumentala osatu du. Hemen dago ikusteko aukera.

Arrosa sareak Euskal Herriko 25 irrati euskaldun batzen ditu eta dagoeneko 20 urteko ibilbidea egina du. Halabideok ekoitzitako dokumental hau, 20 urte atzera egin eta sarea erditu zen lekutik bertatik abiatzen da, sorrera hura nolakoa eta zergatik izan zen kontatzen dutelarik orduko hainbat partaidek. Koordinazio lanetan ibili zirenak edota Arrosak berak ekoizten duen Zebrabidea magazineneko arduradunek ere parte hartzen dute beraien bizipen eta oroitzapenak adieraziz. Irratia bizirik eta etengabeko eraldaketan dagoen medio bat izanik, irratia egiteko zein entzuteko modu berriei buruzko hausnarketak ez dira falta dokumental honetan, beti ere gure herri eta hizkuntzaren ikuspegitik. Euskal Herrian zer entzuna badelako, jarrai dezagun uhinak uztartzen!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!