Gaur, urriak 13, Tolosaldean zer?

Ataria 2022ko urr. 13a, 05:59

Gazte topagunea, jabetze eskola, ipuin txokoa, hitzaldia, kultur astea eta askoz gehiago gaurko eskualdeko agendan.

Osteguna, urriak 13

 

 

Gazte Topagunea

Gazte Topagunea, Tolosa

Tolosako Gazte Topagunea. Eskulana: beldurrezko apaingarriak.


 

Gaztezulo

Gaztelekua, Zizurkil

Eskulanak.


 

Gaztelekua

Gaztelekua, Anoeta

Mahai jolasak.


17:00

Jabetze eskola. 'Eskuak argitara!' tailerra. Autosufizientzia elektrizitatean

Tolosako kultur etxea, Tolosa

'Eskuak argitara!' tailerra. Autosufizientzia elektrizitatean. Paz Carbajosa Dalmau. Gaztelania. 10 euro. Urriak  13, 20 eta 27 eta azaroak 3, 10 eta 17.


18:00

Ipuin txokoa

Anoeta

Ipuin txokoa: Miriam Mendoza. Izen-ematea urriaren 6tik 11ra, liburutegian. HHko haurrei zuzendurik.


18:00

Hitzaldia

Gaztelekua, Irura

Hilekoaren odola eta zikloa ezagutu. Euskaraz. 12 urtetik aurrerako emakumeei zuzendurik. Irura Moretuz emakume taldeak antolatuta.


18:00

Aurkezpena

Kultur etxea, Alegia

'2023 ilargia eta landareak' agenda. Jakoba Errekondo eta Antton Olariaga egileak bertan izango dira, Iñaki Sanz Azkue biologoak lagunduta. Unai Agirrek eta Eñaut Agirrek bertso zaharrak kantatuko dituzte. Galderen txandan, publikotik landareen kontsulta egiteko aukera egongo da.


18:30

Irakurle taldea

Liburutegia, Irura

Kirmen Uriberen 'Izurdeen aurreko bizitza' eleberriaz mintzatuko dira, Alaine Agirrek dinamizatuta.


18:30

Bilera

Ibin Kirol Klubeko bulegoa, Berrobi

Ibin Kirol Klubeko kideak errelebo eske dira. Zuzendaritza berria osatzeko deialdia luzatu dute. Laguntzeko prest dagoenarentzat eta bilerara joaterik ez dutenentzat e-mail helbidea jarri dute eskuragarri: ibinkirolkluba@gmail.com 


19:00

Aurkezpena

Zerkausia, Tolosa

Duina baratza ekologikoen bideragarritasunaren lanketa kolektiboa. Duina ikerketa proiektuan jasotako ezagutza plazaratzeko. Biolurren esku.


19:00

Amalur Jardunaldiak

Topic, Tolosa

Hitzaldia, euskaraz. Miren Utrilla eta Gari Berasaluze. 'Metabidaia'.


19:00

San Esteban auzoko XXXIV. Kultur Astea

Tolosa

19:00. Pintxo-potea Hiru-Aldeta tabernan eta auzo elkartean eta Estebaniari ongi etorria auzoko txarangarekin. 20:00. Latindar dantza saioa guztiontzat, Bonbereneako saltsa zaleen eskutik.


20:30

Benediction

Leidor antzokia, Tolosa

 

 

 

Erakusketa

Udaletxeko pleno aretoa, Berrobi

San Agustin jaietako argazki erakusketa, udaletxean, abendua bitarte.

 

 

Amalur Jardunaldiak

Topic, Tolosa

Erakusketa. Bidaiak; arkatz, paper eta tintazko uneak. 'USK Garabateando Bidasoa'.

 

 

Erakusketa. 'Jordi Bertran, txotxongilolariaren 45 urte'

Topic, Tolosa

Aldizkako erakusketa 'Titireszena'-ren barruan. 'Jordi Bertran, txtongilolariaren 45 urte'.


 

Mendeurrena

Aranburu jauregia, Tolosa

Tolosa CF-ren mendeurrenaren erakusketa, Aranburu jauregian, azaroaren 13a bitarte. Argazkiak eta klubarekin lotura duten hainbat elementu izango dira ikusgai.

 

 

Erakusketa. 'Hizkuntza Indigenak. Ama Lurra zaintzen'

Aranburu jauregia, Tolosa

 'Hizkuntza Indigenak. Ama Lurra zaintzen' erakusketa, Garabideren eskutik.

 

 

Erakusketa. 'Gorka, Xirin eta Yurd Aranburu'

3 taberna, Tolosa

'Gorka, Xirin eta Yurd Aranburu' erakusketa.

 

 

Berastegiko XXIV. Argazki Rally Herrikoia

Berastegi

Izena emateko: kultura@berastegi.eus 688 681 952 edo 943 68 30 00. Urriaren 11an jakinaraziko zaie gaia parte hartzaileei.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!