Eukene Larrarte, pistako Munduko Txapelketara

Ataria 2022ko urriaren 12a

Eukene Larrarte txirrindulari tolosarrak pistako Munduko Txapelketan parte hartuko du, Espainiako selekzioko hautatzaileak deialdian sartu eta gero. Txapelketa gaur hasi eta igandera arte luzatuko da, Pariseko Saint-Quentin-en-Yvelines belodromoan.

Larrarte taldekako jazarpenean, omniumean eta scratch probetan lehiatuko da. Taldekako jazarpenean gaur eguerdian izango dute sailkapen proba. Ondoren, arratsaldean, scratch probako finala izango du tolosarrak. Omniumeko lau probak ostiral arratsaldean izango ditu.

Valentzian eta Mallorcan egonaldiak egin ditu Larrartek Munduko Txapelketak prestatzeko. Naia Amondarain ibartarra ere Valentziako egonaldian izan zen, baina ez da aukeratua izan Munduko Txapelketan parte hartzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!