Tolosa CF-ko juniorrak, Gipuzkoako txapeldun

Ataria 2022ko urr. 11a, 19:59

Igandean, Tolosako Uzturpe frontoian jokatu zituzten Gimnastikako Taldekako Gipuzkoako Txapelketak. Astebete lehenago, jubenil mailako taldea Euskadiko txapeldun izan zen.

Tolosa CF-k antolatu zuen txapelketa, eta klubeko bi taldek parte hartu zuten. Jubenilen taldeak zilarrezko domina lortu zuen; junior mailakoak, berriz, txapeldun izan ziren. Ibarrako Belabieta taldeak ere parte hartu zuen txapelketan. Jubenil mailako taldea hirugarren izan zen. Tolosa CF-k eskerrak eman dizkie txapelketa Tolosan bertan jokatzea posible egin duten guztiei, baita antolatzen lagundu duten guztiei ere. 

Pasa den urriaren 2an, Gernikan izan ziren Tolosa CF-ko gimnastak, Euskadiko Txapelketetan lehiatzen. Jubenil mailako taldea Euskadiko txapeldun izan zen; bere aldetik, junior mailakoak, Espainiako Koparako sailkapena lortu zuen. Jubenil mailan, Belabieta taldeko gimnastak laugarren izan ziren.

Igande honetan, Consuelo Santacreu nazioarteko epailearekin kontrol bat pasako dute Belabietako gimnastek. Azkenik, urriak 22 eta 23an Xixili eta Bagare torneoak ospatuko dira eta bertan ere parte hartuko du oinarrizko taldeak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!