Gipuzkoa txapeldunorde, Euskal Herriko VII. Bote Luzea Txapelketan

Ataria 2022ko urriaren 10a

Bizkaia taldeak 8 eta 2 irabazi zion larunbatean, Otxandion jokatu zuten finalean. Zortzi pilotarik osatu dute talde gipuzkoarra, eta horietatik zazpi eskualdekoak izan dira. Jon eta Xabier Urbieta asteasuarrez gain, bost larrauldar izan dira: Andoni eta Ibai Urbieta, Iñaki Esnal, eta Iraitz Irazu eta Xuban Irazu. Ugaitz Belaunzaran izan da taldeko zortzigarren pilotaria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!