Eskualdeko hiru bertsolari, finalaurrekoetan

Ataria 2022ko urriaren 9a

Argazkiak: Bertsozale Elkartea

Aitor Mendiluzek, Haritz Mujikak eta Oihana Iguaranek abestuko dute finalaurrekoetako lehen itzulian.

Gaur arratsaldean Lizarran jokatu den lehen faseko azken saioan erabaki da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetan abestuko duten bertsolarien taldea. Hogeita lau bertsolari lehiatuko dira fase honetan: izena eman duten 2017ko bost finalista eta lehenengo faseko saioetatik sailkatu diren hemeretzi bertsolari. Eskualdeko bertsolariei dagokienez, finalaurrekoetan abesten hasiko den Aitor Mendiluze irurarrari, Gasteizen irabazita zuzenean pasatu den Haritz Mujika asteasuarra eta saioetako puntuazioen arabera pasatu den Oihana Iguaran amasarra gehituko zaizkio.

Finalaurreko faseak bi itzuli izango ditu: lau finalaurreko izango dira lehenengoan eta hiru bigarrenean. Bi saioetako puntuazioak gehitu egingo dira, baina lehen itzulian puntu gutxien lortu duten sei bertsolariek bigarren itzulian kantatzeko aukera galduko dute.

Finalaurrekoen agenda, lehen itzulikoak:

  • Urriaren 22an, Elizondon: Agin Laburu, Alaia Martin, Iñaki Apalategi, Joanes Illarregi, Onintza Enbeita eta Unai Agirre.
  • Urriaren 29an, Donibane Garazin: Aitor Etxebarriazarraga, Amets Arzallus, Asier Azpiroz, Haritz Mujika, Nerea Elustondo eta Oihana Iguaran.
  • Azaroaren 5ean, Irunen: Ane Labaka, Jone Uria, Maddalen Arzallus, Miren Artetxe, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina.
  • Azaroaren 12an, Durangon: Aitor Bizkarra, Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi, Eñaut Martikorena, Julio Soto eta Saioa Alkaiza.

 

 

Lehen faseko sailkapen taula, Bertsozale.eus-en argitaratua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!