Gaur, urriak 7, Tolosaldean zer?

Ataria 2022ko urr. 7a, 05:59

Gazte asanblada, Ugarteko jaia, Euskal Jaiak, zientzia tailerra eta gehiago, gaurko eskualdeko agendan.

Ostirala, urriak 7

 

 

Gaztelekua

Gaztelekua, Anoeta

Gazte Asanblada.


 

Azterketa teknikoa

Herrigunean, Albiztur

Nekazal makinariaren azterketa teknikoa. Txanda hartzeko: 943 62 63 00 edo Itevelesa.com -en.


 

Gazte Topagunea

Gazte Topagunea, Tolosa

Wii pantaila handian.


11:00

Ugarteko jaiak

Ugarte, Amezketa

11:00. Meza. 19:30. Kanpai jotze, suziriak eta buruhandiak jaiei hasiera emateko. Ondoren, bertso poteoa Anjel Mari Peñagarikano eta Unai Mendizabalekin, trikitilariek alaiturik. 21:00. Herri afaria. Jarraian, erromeria Jon Ostolaza eta Rakel Pujanarekin. Atsedenaldian, toka lehiaketa.


17:30

XV. Euskal Jaia

Herriko plazatik, Anoeta

Sarobe etxaldera bisita eta dastaketa.


17:30

Zientzia tailerrak

Gazte Topagunea, Tolosa

Zientzia tailerrak. Lau saio: urriak 7, 14, 21 eta 28. Tolosako Gazte Topagunean dohainik.


18:00

Jabetze eskola. Irrintzi tailerra

Tolosako kultur etxea, Tolosa

Amaia Garcia Uriondok eskainita. Euskaraz. Doan.


18:00

Ipuin kontaketa

Tolosako haur liburutegiko ekintza gela (3. solairua), Tolosa

Miriam Mendoza ipuin kontalariaren saioa. 3 urtetik gorako haurrei zuzendurik. Gurasoek parte hartzea gomendatzen da. Saioaren bukaeran, umeei kontatutako ipuinen liburu-gida banatuko zaie.


19:00

Hitzaldia

Pernando amezketarraren enparantza, Amezketa

Hitz egingo dugu zaldiei buruz? hitzaldia. Angels Gol zaldi hezitzailearekin. Sarrera doan. Informazioa: Edurne (646 03 59 58).


19:00

Berazubiko festak

Berazubi, Tolosa

19:00. Tolosa CF-k botako du txupinazoa eta buruhandiak bertan izango dira. 20:00. Tolosako Musika Bandaren kontzertua. 21:00. Herri afaria (norberak eramanda). 23:00. DJ Dejotas.


20:00

Antzerkia

Leidor antzokia, Tolosa

'Semea pixka bat motelago dabil soilik'. Tanttaka teatroa.


22:00

Kontzertua

Bonberenea, Tolosa

Mexikoko Compadres Muertos taldearen kontzertua. 8 euro.


22:00

Kontzertua

Aljibea, Amasa-Villabona

Zelanda eta Dientes de luna taldeen kontzertua. Sarrera 5 euro aurrez eta bertan 8 euro.


22:00

Esku pilota

Villabonako Udal Pilotalekua, Amasa-Villabona

Lau eta erdiko final zortzirenak. Elezkano II vs. Artola. Binaka. Altuna III-Tolosa vs. Irribarria-Rezusta. Lau eta erdiko promozioa, final-laurdena. Egiguren V vs. Zubizarreta III.


23:00

Kontzertua

Fronton, Tolosa

Pettiren kontzertua.

 

 

Erakusketa. Uxue Lasa Ameztoy

3 taberna, Tolosa

'Koloreak' Uxue Lasa Ameztoyren erakusketa. Hiru dimentsiotako kuadro surrealista gisa sortzen dituen mundu txikiak eta oleoak ur gainean osatzen dute Uxue Lasa Ameztoyren erakusketa.

 

 

Erakusketa

Udaletxeko pleno aretoa, Berrobi

San Agustin jaietako argazki erakusketa, udaletxean, abendua bitarte.

 

 

Amalur Jardunaldiak

Topic, Tolosa

Erakusketa. Bidaiak; arkatz, paper eta tintazko uneak. 'USK Garabateando Bidasoa'.

 

 

Erakusketa. 'Jordi Bertran, txotxongilolariaren 45 urte'

Topic, Tolosa

Aldizkako erakusketa 'Titireszena'-ren barruan. 'Jordi Bertran, txtongilolariaren 45 urte'.


 

Mendeurrena

Aranburu jauregia, Tolosa

Tolosa CF-ren mendeurrenaren erakusketa, Aranburu jauregian, azaroaren 13a bitarte. Argazkiak eta klubarekin lotura duten hainbat elementu izango dira ikusgai.

 

 

Erakusketa. 'Hizkuntza Indigenak. Ama Lurra zaintzen'

Aranburu jauregia, Tolosa

 'Hizkuntza Indigenak. Ama Lurra zaintzen' erakusketa, Garabideren eskutik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!